Aristipo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bizitzaren atala osatu dut
t Erreferentzia berriak
13. lerroa:
Aristipo, Aritadesen semea, [[Zirene]]<nowiki/>n jaio zen, [[K.a. 435|K. a. 435]]<nowiki/>ean, gutxi gorabehera. Greziara joan zen [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Joko]]<nowiki/>etan parte hartzeko, non Isomako atletari [[Sokrates]]<nowiki/>i buruz galdetu zion. Honek eman zion deskribapenagatik, Sokrates ikusteko hain desio sutsua sortu zitzaion, non [[Atenas]]<nowiki/>era joan baitzen asmo horrekin, eta berarekin egon baitzen Sokrates [[K.a. 399]]<nowiki/>an exekutatu zuten arte.
 
Aristipo, Sokratesen dizipulu edo jarraitzaileetako bat izan zen. Maisuaren irakaspenak forma ezberdin eta are bateraezinetan garatu zituzten pentsalari talde anitza eta heterogeneoaren bat da Aristipo. Luxuz bizi izan zen, pozik zegoen sentsualki gogobetetzea eta kortesana (prostituta) ezagunen konpainia bilatzeaz. Bere irakaspenengatik ere dirua jasotzen zuen, Sokratesen lehen dizipulua izan zena (ondoren [[Sofistak|Sofiste]]<nowiki/>k ere egin zuten). Bere bizitzaren zati bat [[Dionisio I.a Sirakusakoa|Dioniso I.a Sirakusakoa]] edo Dioniso Gaztea (Dioniso I.aren semea) gortean pasa zuen.
 
[[Diogenes Laerzio]] eta beste iturri zahar batzuei esker, Aristiporen bizitzaren pasarte batzuk ezagutzen dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Biografía de Aristipo - Diógenes Laercio - Vidas de los filósofos ilustres|url=https://www.e-torredebabel.com/Biblioteca/Diogenes-Laercio/Vida-Filosofos-Ilustres-Aristipo.htm|aldizkaria=www.e-torredebabel.com|sartze-data=2020-04-14}}</ref>. Dioniso I.aren jauregira lehen aldiz iritsi zenean, Dionisok galdetu zion zer egiten ari zen han, eta, ustez, zera esan zuen: "Jakinduria nahi nuenean Sokratesengana joan nintzen; baina orain, dirua nahi dudanean, zugana etorri naiz". [[Platon]], Dioniso Gaztea, bere Errege Filosofo bihurtzen saiatu zen, eta porrot egin zuen, eta, beraz, Aristipok errege horri zerbitzatuko balio, Platonek Aristiporekiko zuen etsaitasuna are gehiago esplikatuko luke, beste faktore batzuen artean.
 
Aristipok bere jaioterrian igaro zuen zahartzaroa, luxuzko eta plazerezko bizitza baten ondoren, eta bertan hil zen. Bere alabak [[Arete Zirenekoa]]<nowiki/>k, aita hil ondoren, berak sortutako eskola zireniakoa zuzendu zuen.