«Objektibo (argazkilaritza)»: berrikuspenen arteko aldeak

Fokuratzea
(Hasiera)
(Fokuratzea)
|}
 
=== FokatzeFokuratze sistema ===
Enfokatze sistema bada [[Argazki|argazkian]] eragina izanen duten elementu garrantzitsuenetako bat. Fokuratzen dugunean, [[Irudi|irudiko]] elementu jakin bat edo elementu multzo bat gailentzen dira, argitasun gehiago emanez aipatutako elementuei. Objektiboa da fokuratze lanak egiten dituen kameraren zatia, fokuratze mekanismoa sinplea da: objektiboaren barruan dauden zenbait [[Leiar|lente]] mugitzea. Sistema hau aldatu eta hobetu da urteen poderioz, fokuratze sistemak bereizten ahal direlarik gaur egun. <ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=El Sistema de Enfoque {{!}} t o d o – f o t o g r a f i a|hizkuntza=es|url=https://todo-fotografia.com/tecnica/el-sistema-de-enfoque/|sartze-data=2020-04-13}}</ref>
Fokatzea objektiboaren araberakoa izanen da. Garrantzitsua da ezaugarri hau batez ere mugimendu aunitzeko ingurunean argazkiak atera nahi badira. Objektibo batzuetan fokatze automatikoaren eta eskuzko fokatzearen artean aukeratu daiteke <ref name=":0" />. Eskuz fokatzeko gomendio batzuk: zoom egin plano osoa enfokatzeko, grabatu baino lehen lehenengo gauza enfokatzea, focus asist eta push auto.
[[Fitxategi:Canon EF 100mm f2.8L Macro IS USM switches horizontal.jpg|thumb|421x421px|Canon EF 100mm - Fokuratze automatiko eta eskuzkoaren artean aukeratu daiteke (AF/MF)]]
 
==== Eskuz enfokatzea <ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Enfoque manual o automático? - Tipos de enfoque {{!}} DA Fotografia|hizkuntza=es|url=https://diproart.cl/index.php/2018/04/12/enfoque-manual-o-automatico-tipos-de-enfoque/|sartze-data=2020-04-13}}</ref> ====
Objektiboek badute eraztun moduko elementu bat, eta hori biratuz gero, barneko kristalak mugitzen dira, horrela, foku-planoan [[Irudi|irudia]] argia izanen den distantzia aldatuko da.
 
Zenbait [[Kamera|kameretan]], fokatze sistema hau laguntzeko gehigarriak txertatu dira. Eraztuna mugitzen den heinean agertzen diren puntu edo [[Ingerada|ingeradak]] nabarmentzea adibidez, edo ''zoom'' digitala ahalbidetzea, horrela [[Argazkigintza|argazkilariak]] fokuratze zehatzago bat egiteko aukera du.
 
==== Fokuratze automatikoa <ref name=":3" /> ====
Enfokatze automatikoko sistemetan, [[Kamera|kamerak]] eta objektiboak aldi berean egiten dute lan, [[Irudi|irudia]] automatikoki fokuratzeko. Tankera honetako sistema desberdinak dauden arren, ezagunenak fase detekzioa eta kontraste detekzioa dira, baita, aurpegien hautemate sistema ere. Azken hori [[kamera]] konpaktuetan txertatzen dute.
 
===== Fase detekzio sistema =====
Sistema mota honen oinarria da fokuratze lanetarako sentsore bat ahalbidetzea. Reflex delako kameretan, fase detekzioko sistemek fokuratze puntu desberdinak eskaintzen dituzte, horrela, [[Argazkigintza|argazkilariak]] fokuratu nahi duen zatia errazago aukeratu dezake.
 
===== Kontraste detekzio sistema =====
Kontraste detekzio sisteman, [[Irudi|irudia]] fokuratuta badago [[Kontraste (argipena)|kontrastea]] handiagoa dela da oinarria. Objektiboa fokuratzen saiatzen denean, [[Kamera|kamerako]] prozesadoreak sentsorera iristen diren [[Irudi|irudien]] kontrastea aztertzen du, enfokatze puntu zuzena aukeratuz. Azpimarragarria da ordea, aurreko sistema baino motelagoa dela.
 
===== Aurpegi hautemate sistema =====
Sistema honen funtzionamendua sinplea da, fokuratzerakoan [[Aurpegi|aurpegiak]] bilatzen ditu, eta aurkituz gero, horiek ditu enfokatzen.
 
== Motak ==