«Objektibo (argazkilaritza)»: berrikuspenen arteko aldeak

Informazioa osatu
t (Autoritate kontrola jartzea)
(Informazioa osatu)
[[Fitxategi:LargeLens format- cameraCanon lensEF 70-200mm f4L USM.jpg|thumb|150px233x233px|KameraCanon batenEF objektiboa.70-200mm teleobjektiboa]]
{{Argitzeko|kamera baten sistema optikoari|Objektibo}}[[Argazki kamera|Argazki kameren]] edo [[Bideo kamera|bideo kameren]] zati bat da, lente konbergente eta dibergentez osatutakoa. Argia sentsorera bidaltzen duen elementuen multzoa da, non [[Irudi|irudia]] sortzen den.
{{Argitzeko|kamera baten sistema optikoari|Objektibo}}
<br />
'''Objektibo''' [[ispilu]]a, [[lente]]a edo lente multzoa da, optika tresnetan, ikusi edo aztertu nahi den gauzaren aldera zuzentzen dena, gauza horrek islatzen duen [[argi]]a hartatik igarotzean, haren [[irudi]]a [[begi]]an edo, [[argazki]] baten bidez, [[paper]]ean hartzeko.{{lur erref}}
 
== Historia<ref>{{Erreferentzia|izena=Publicado por 1|abizena=imagen|izenburua=HISTORIA DE LA FOTOGRAFIA|hizkuntza=es|url=http://historiafotograficaimagen.blogspot.com/2012/05/evolucion-de-los-accesorios.html|sartze-data=2020-04-12}}</ref> ==
[[Kamara]], [[bideokamera]], [[teleskopio]], [[mikroskopio]] eta beste aparatuen objektiboek helburu bera dute, nahiz eta diseinu eta egitera ezberdinak izan.
XVII. mendean kokatutako kamera ilunaren zuloa hartzen da historiako lehenbiziko objektibotzat. 1812an, [[William Hyde Wollaston|William Hyde Wollanston]]<nowiki/>ek menisko sinpleko lehenbiziko objektiboa diseinatu zuen, kalitate handiagoko irudia ahalbidetzen zuen lente konbergente bat zen.
 
Charles-Louis Chevalierrek doblete akromatikoa diseinatu zuen, zeina Daguerrek bere lehenbiziko [[Dagerrotipo|daguerrotipo]]<nowiki/>etan erabiliko zuen aurrerago. Objektibo sinple horiek Grubb eta Goerz-ek adibidez findu zituzten arren, nahiko mugatuta zegoen, sentsibilitate eta argitasun eskasagatik. József Miksa Petzval izan zen lehenbiziko aldaketa egin zuena, objektiboaren irekiera handituz. John Frederick Goddard izan zen hurrengo hobekuntzaren egilea, esposizio denbora gutxitu zuelarik. Poliki-poliki errakuntza guztiak finduz joan ziren, [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ren ostean adibidez, F.G. Black-ek zoom “modernoa” aurkeztu zuen.
 
Fokatze automatikoa eta egonkortze automatikoa ere asmakuntza garrantzitsuak izan ziren, XX. mende bukaerako asmakuntza apartenak.
 
== Ezaugarriak ==
[[Fitxategi:Iris Diaphragm.gif|thumb|233x233px|[[Diafragma (optika)|Diafragma]]<nowiki/>ren funtzionamendua]]
Argazki eta bideoetan eragin dezaketen zenbait ezaugarri ditu objektibo batek
 
* Foku-distantzia: lentearen zentro optikotik puntu fokalera dagoen distantziari egiten dio dei. Ikus angeluarekin harreman zuzena du: distantzia handia bada, ikus-angelua murritza izanen da; ordea, distantzia txikia bada, ikus-angelua zabala izanen da.
 
* [[Diafragma (optika)|Diafragma]]<nowiki/>ren irekiera propio bat du objektibo mota bakoitzak, kamerara sartzen den argi kopurua erregulatzen du. F zenbakien bidez azierazten da, foku-distantziaren eta diafragmaren irekieraren diametroaren arteko harremana direlarik. Gero eta txikiagoa izan f zenbakia, irekiera handiagoa izanen da, argi gehiago igarotzen utziz <ref>{{Erreferentzia|abizena=elsoler17|izenburua=Elementos de un Objetivo|hizkuntza=es-ES|data=2014-02-22|url=https://elsoler17.wordpress.com/2014/02/22/elementos-de-un-objetivo/|aldizkaria=DAVID SOLER|sartze-data=2020-04-12}}</ref>.
 
* Irudiaren egonkortasuna argazkiak mugituak ez ateratzea ahlabidetzen duen tresna da. Objektiboan txertatuta egon daiteke edo kameran bertan.
* Fokatzea objektiboaren araberakoa izanen da. Garrantzitsua da ezaugarri hau batez ere mugimendu aunitzeko ingurunean argazkiak atera nahi badira. Objektibo batzuetan fokatze automatikoaren eta eskuzko fokatzearen artean aukeratu daiteke <ref>{{Erreferentzia|izenburua=El objetivo {{!}} Curso de fotografía digital TheWebfoto|hizkuntza=es-ES|url=http://www.thewebfoto.com/2-hacer-fotos/206-el-objetivo|sartze-data=2020-04-12}}</ref>. Eskuz fokatzeko gomendio batzuk: zoom egin plano osoa enfokatzeko, grabatu baino lehen lehenengo gauza enfokatzea, focus asist eta push auto.
 
[[Fitxategi:Lens Nikkor 50mm.jpg|thumb|233x233px|Objektibo normala edo arrunta, 50mm]]
 
== Motak ==
 
* Objektibo normala edo arrunta: giza begiradaren estaldura duen objetiboa da, ikus-angelu naturalekoa, [[distortsio]]<nowiki/>rik gabekoa. Erabilera arrunta du. Foku-distantzia 35-65mm eta 25-50º-ko ikus-angelua.
* Angeluhandia: estaldura handia du, baina distortsioak sor ditzake. Espazio txikietan [[Plano motak|plano orokor]]<nowiki/>rak filmatzeko baliagarria da oso, perspektiba handitzen baitu. Objetibo honen bitartez, objektuen  arteko [[distantzia]] handiagoa dela dirudi. 17-35mm-ko foku-distantzia du eta 60-180º-ko ikus-angelua. Super angeluhandiak, 24mm (83º), 20mm (94º) eta 17mm (104º).
* Arrain begia (angeluhandi muturrekoa): efektu konkretuak lortzeko soilik erabiltzen da. 180-360º-ko angeluak ditu, eta 6-16mm bitarteko foku-distantzia.
* Teleobjektiboa: ez du inolako distortsiorik sortzen, eta [[perspektiba]] txikitzen du. Zerbait zehatza lortu nahi denean erabiltzen da, efektu dramatikoa lortzeko adibidez. Hurbildu nahi ez denean edo hurbiltzeko denborarik ez dagoenean ere erabiltzen da. 25º-ko ikus-angelua du eta 65-600mm bitarteko foku-distantzia.
* Macro objektiboa: oso gertu dauden objektuak fokatzen ditu (natura).
* Zoom objektiboa: foku-distantzia aldakorra duten objektiboak dira gisa honetakoak, erabilera anitza izan dezake. 28-210mm-ko foku-distantzia du.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
<br />{{autoritate kontrola}}
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{Argazkigintza zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Argazki kameraren atalak]]
[[Kategoria:Objektiboa]]