Broly: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
42. lerroa:
== Historia ==
=== Haurtzaroa ===
'''Broly''' Paragus izeneko bigarren mailako [[Saiya]] baten semea da. Jaio zenean [[Goku|Son Gokuren]] ondoan zegoen sehaska batean ipini zuten, egun berean jaio bait ziren. Arrazoi ezezagunak medio, Son Gokuren negarrek '''Broly'''rengan eragin zuten bere indarra 10.000 unitateraino handituz. [[Vegeta Erregea|Vegeta Erregeak]], '''Broly''' hazten zenean indarra ere gehitu eta postua kenduko ziolakoan, Paragus akabatu eta Brolyrekin berdina egiteko agintzen du, gero gorpuak espazioan utziz.
 
[[Freezer|Freezerek]] [[Vegeta Planeta]] lehertu zuenean ia Saiya arraza osoa akabatu zuen eta biziraun zutenak unibertso osoan zehar banatuta geratu ziren. Hain zuzen, '''Broly''' izan zen biziraule horietako bat eta, haurra bazen ere, inkontzienteki bere aita ere salbatu zuen. Honek semea zaindu eta hazi zuen bere indarra bere barnean gordetzen saiatuz; txiki-txikitatik [[Super Saiya|super saiya]] bilakatzeko gai zen. Baina saiakera guztiak alperrik izan ziren: '''Broly''' hazi zenean ezin zen kontrolatu, aitak baino askoz indar handiagoa zuen eta parean topatzen zituen planeta guztiak txikitzen zituen. Paragusek jakintsu bati '''Broly'''ren Borroka Indarra aktibatzen zuen burmuineko zatia blokeatuko zuen diadema bat asmatzeko eskatu zion, eskuturrean erabiltzeko urrutiko kontrolagailu baten bidez. Emaitza bikaina izan zen eta urte askoan bere semearen eta bere existentzia ezkutatu ahal izan zuen.
 
 
 
[[Kategoria:Dragoi Bolako pertsonaiak]]
 
 
[[es:Broly]]
[[en:List of Saiyans in Dragon Ball#Broli]]
[[fr:Broly]]
[[it:Broly]]
[[nl:Broly]]
[[pl:Broly]]