Hondakinen kudeaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bezeroak
→‎Arazo logistikoa: Azkoitiako zabortegi berria
84. lerroa:
 
Martxoaren 4ean, Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko buru bezala, agindua eman zuen aldi baterako neurriak ezarriz, zabortegiei EAE-n urtero hartzen ziren 2.500.000 tona industria-hondakin harrerazteko. <ref name=":176">{{Erreferentzia|izenburua=“Ez dugu Zaldibar bezalako ingurumen hondamendi baten zain egon behar isurketaren aurrean hondakinen balorizazioa lehenesteko”|hizkuntza=eu-ES|data=2020-03-10|url=https://www.ekologistakmartxan.org/2020/03/10/ez-dugu-zaldibar-bezalako-ingurumen-hondamendi-baten-zain-egon-behar-isurketaren-aurrean-hondakinen-balorizazioa-lehenesteko/|aldizkaria=Ekologistak Martxan - Euskal Herria|sartze-data=2020-03-11}}</ref> Otsailaren 24ean eginiko galderaren erantzunak jasota, zabortegi guztien artean 440.000 tona hondakin hartzeko moduan zeudela ebatzi zen; beste 410.000 tona gelditzen ziren destinu gabe; halere, hauetatik zati bat balorizatu ezkero, zabortegietara bideratutako zatia 250.000 bat tonatakoa izan zitekeela ikusi zen. Horregatik, balorizazio-plantei ahal beste hondakin hartzeko (EAE-koak lehenetsiz) eta hondakin-ekoizle ziren enpresei hondakinak ahal zutenik eta portzentai handiena balorizatzeko derrigorra ezarri zitzaien.<ref>{{Erreferentzia|abizena=eldiarionorte.es|izenburua=Medio Ambiente impone a las empresas límites para eliminar residuos por medio de vertederos tras el derrumbe de Zaldibar|hizkuntza=es|url=https://www.eldiario.es/norte/euskadi/capacidad-vertederos-toneladas-derrumbe-Zaldibar_0_1002650677.html|aldizkaria=eldiario.es|sartze-data=2020-03-05}}</ref> Neurri hauek urtebeterako iragarri ziren, eta EAE-ko zabortegi guztiei agindu zien, "ahalik eta kantitate handiena" hartzeko, hondakinok "orain arte zein zabortegitara eraman diren kontuan hartu gabe".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eusko Jaurlaritzak ahalik eta hondakin gehien hartzeko agindu dio Gasteizi - Gasteiz|hizkuntza=eu|url=https://alea.eus/gasteiz/1583432079592-eusko-jaurlaritza-hondakinak-agindua-gasteiz-gardelegi|aldizkaria=Alea.eus|sartze-data=2020-03-05}}</ref> Plan honen arabera, araztegietako lokatzak adibidez zabortegietara botatzea debekatu zen, %100ean balorizatzeko modukoak direlako; eta papertegietako lokatzei, berriz, beste soluzio bat bilatzea eskatu zitzaion industriari, zabortegietara eramateko aukerak murriztuz; berdin fundizioko hare eta finen kasuan, eta automobilgintzako hondakinetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskadi activa un plan de emergencia para los residuos de Zaldibar al cumplirse un mes de siniestro|hizkuntza=es|data=2020-03-05|url=https://www.elindependiente.com/espana/2020/03/06/euskadi-activa-un-plan-de-emergencia-para-los-residuos-de-zaldibar-al-cumplirse-un-mes-de-siniestro/|aldizkaria=El Independiente|sartze-data=2020-03-06}}</ref> Ekologisten aldetik, gogoratu zuten erraustu baino lehen hondakin hauek konpostatzeko eta birziklatzeko aukera baliatu behar dela gogoratu zuen, modu horretan aire-kutsadura ekidinez.<ref name=":176" />
 
Apirilean, Jaurlaritzak baimena eman zuen [[Azkoitia]]<nowiki/>n zabortegi berri bat eraikitzeko. Esleipena Larke 360 izeneko enpresari eman zitzaion, urtero 200.000 tona hondakin hartuko zuen 36.000 metro koadroko lur eremu bat ustiatzeko. Proiektu honek kritika gogorrak jaso zituen, informazio publiko faltarengatik eta ekonomia zirkularraren helburuekin bat ez etortzeagatik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Azkoitian beste zabortegi bat irekitzeko baimena eman da, sekretismo osoz|hizkuntza=eu|url=https://www.ela.eus/eu/ingurumena/albisteak/beste-zabortegi-bat-irekitzekotan-azkoitian-eta-hemen-ere-transparentziarik-ez|aldizkaria=Plone site|sartze-data=2020-04-11}}</ref>
 
=== Enpresarien erantzuna ===