Konstantinoplaren erorialdia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
68. lerroa:
Konstantino XI.a bizantziar enperadoreak, berehala ulertu zituen Mehmeden benetako asmoak, eta Mendebaldeko Europara begiratu zuen laguntza eske; baina orduan, ekialdeko eta mendebaldeko elizen arteko mendeetako gerrak eta etsaitasunak ondorioak ekarri zituzten. 1054ko elkarren eskomulgazioz geroztik, Erromako aita santua ekialdeko elizaren gainean bere autoritatea ezartzen saiatzen tematu zen.
 
Elizen arteko Batasuna, Mikel VIII.a Paleologoak adostu zuen 1274an, [[Lyon|Lyongo]] Bigarren Kontzilioan, eta, izan ere, enperadore paleologo batzuk, ordutik, Eliza Latinoan hartu zituzten. [[Joan VIII.a Paleologo|Jon VIII.a Paleologo]] enperadoreak [[Eugenio IV.a]] aita santuarekin batasuna negoziatu zuen, eta 1439ko Florentziako Kontzilioan Batasun Bula bat aldarrikatu zen. Baina batasuna inposatzeko ahalegin inperialek erresistentzia handia aurkitu zuten Konstantinoplan. Partisano ortodoxoek, herritarrek, kleroak eta elizako agintariek batasunaren aurkako kanpaina gogorra abiatu zuten. Greziarren eta latindarren arteko gorroto etniko latinoak ere bazeuden, greziarrek 1182ko Latindarren Sarraskian eta latindarrek 1204ko Konstantinoplako Arpilaketan gertatutakoak. Horregatik guztiagatik, lotura-saiakerak huts egin zuen, eta Nikolas V.a aita santuari eta erromatar elizaren hierarkiari ezinegon handia eragin zien.
 
1452ko udan, Rumeli Hisari bukatu zutenean eta arriskua berehalakoa izan zenean, Konstantinok aita santuari idatzi zion; batasuna agindu zion eta gorte inperial ez oso gogotsu batek 1452ko abenduaren 12an onartu zuen. Eragina izateko irrikikaz bazegoen ere, Nikolas V.a aita santuak ez zuen medebaldeko errege eta printzeenganekiko bizantziarrek uste zuten bezain besteko eragina. Haietako batzuk aita santuaren boterearen beldur ziren, beste batzuek ez zuten baliabiderik, batez ere, Frantziak eta Ingalaterrak [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteetako Guda]]<nowiki/>ren ostean. Penintsulako erresumak errekonkistaren azkenengo faseetan murgilduta zeuden; [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuan]] etengabeko barne-borrokak gertatzen ari ziren eta Hungaria eta Polonia ahulduta zeuden 1444ko Varnako batailaren ostean.    
 
Italiako iparraldeko estatu-hirietako tropa batzuk heldu ziren arren mendebaldeko ekarpena ez zen egokia izan otomandarren indarrei aurre egiteko. Sartaldeko soldadu batzuk, hala ere, hiria bere kasa defendatzera joan ziren. Isidoro kardenala, aita santuak diruz langunduta, 1452an 200 arkulariekin heldu zen. Giovanni Giustiniani, Genoako gerlari trebea Genoako 400 soldaduekin eta [[Kios|Kioseko]], genoar kolonia ba, 300 gizonezkoekin 1453ko urtarrilean ailegatu zen. Harresidun hirien defentsan aditu handia zenez, enperadoreak lehorreko harresien defentsen agindua eman zion. Urrezko Adarrean ainguratuta zeuden itsasontzien kapitain Veneziarrak ere enperadorearen zerbitzuan jarri ziren, Veneziatik zetozen aginduen aurka.  
 
== Indarrak ==