Antso VI.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
[[1162]]ko [[abuztuaren 8]]an Erramun Berenguer IV.a hil zen, [[Aragoi]]ko erresuma eta [[Bartzelona]]ko konderria [[Petronila Aragoikoa|Petronila]] emaztearen eskuetan utzita. Honek [[1164]]an abdikatu zuen [[Alfontso II.a Aragoikoa|Alfontso II.a]] errege berria izateko. Hau zazpi urte zituenez, tutoretza ere behar zuen. Errege-ume biez inguratua, Antsok tregoa bat adostu zuen [[Aragoi]]arekin [[Gaztelako Erresuma]] erasotzeko.
 
1162ko udazkenean, Antso VI.ak gaztelarrek mendean hartutako Errioxa berreskuratzeko kanpaina hasteko unean, bere burua ''Rex Navarre'' izendatu zuen, lehenagoko agirietan ere aipatzen bada ere, baita ''Rex Navarrorum'' ere. Erregearen kontrolpeko lurralde guztiak izendatzeko erabiltzen da, eta eremu horren gainean duen zilegitasuna adierazi nahi du.<ref>{{Erreferentzia
| abizena1 = Urzainqui
| izena1 = Tomas
| abizena2 = Olaizola
| izena2 = Juan M.
| izenburua = La Navarra marítima
| isbn = 84-7861-284-1
| argitaletxea = Pamiela
| lekua = Pamplona
| liburukia =
| edizioa =
| urtea = 1998
| orrialdeak = 85-86
}}
 
[[1162]]ko [[udazken]]ean Antsok [[Gaztelako Erresuma]]ko fronte guztietan egin zuen eraso, eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxaren]] zati bat lortu zuen. [[1163]]an armada bidali zuen [[Muhammad ibn Mardanis|"errege otsoa"]]<nowiki/>ri laguntzeko, [[almohade dinastia|almohadeen]] kontra. Borrokatzeari utzita, diplomaziari ekin zion. [[1165]]eko [[urtarrilaren 28]] [[Fernando II.a Leongoa]]rekin [[Tuterako Ituna]] sinatu zuen. [[1167]]ko [[urri]]an Gaztelako Erresumarekin tregoa sinatu zuen eta [[1168]]ko [[abenduaren 19]]an [[Alfontso II.a Aragoikoa|Alfontso II.arekin]] ituna sinatu zuen [[musulman]]ei irabazitako lurraldea banatzeko.