Turkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
130. lerroa:
 
=== Errepublika ===
{{Sakontzeko|Greko-turkiar gerra (1919–1922)}}
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ko aliatuek [[Istanbul]] eta [[Esmirna|Izmir]] okupatzeak turkiar nazio mugimenduaren sorrera eragin zuen. [[Kemal Atatürk|Mustafa Kemal Pasha]] Gallipoliko guduan nabarmendu zen buru militarraren gidaritzapean, [[Turkiako Independentzia Gerra]] piztu zen [[Sèvresko Ituna]] bertan behera utzi nahian. [[1922]]ko [[irailaren 18]]rako, armada okupatzaileak botata, herrialdeak turkiar estatu berriaren jaiotza ikusi zuen. [[Azaroaren 1]]ean, ofizialki sultanerria, eta, hortaz, 623 urte iraun zuen otomandar agintea, desegin zen. [[Lausanako Hitzarmena|Lausanako Itunaren]] bidez ([[1923]]), nazioartean Turkiako Errepublika onetsi zen, Otomandar Inperioaren ondorengo gisan.
 
Mustafa Kemal errepublikako lehendabiziko presidente bihurtu zen. Segituan erreforma andana jarri zituen abian, errepublika sekular bat eratu nahi baitzuen, iragan otomandarra baztertuz. Mustafa Kemal [[1934]]an Turkiako Parlamentuak [[Kemal Atatürk]] (turkiarren aita) izendatu zuen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|Aliatuen]] alde egin zuen Turkiak eta [[1945]]eko [[otsailaren 23]]an. [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] kide 1945ean bertan bihurtu zen. [[Greziako iraultzaIraultza]] komunista eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunak]] Turkian gune militarrak kokatzeko asmoak zirela eta, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]] [[Truman doktrina]] plazaratu zuten. Horren bidez, Turkia eta Greziako segurtasuna bermatu zuten AEBek eta, horren ondorioz, amerikarren babes militarra eta ekonomikoa jaso zuten. [[1952]]an [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]] sartu zen Turkia.
 
Alderdi politiko bakarreko aldia 1945ean amaitu zen. Alderdi anitzeko aldian gorabehera sutsuak gertatu ziren. [[1960]]an, [[1971]]n eta [[1980]]an armadak estatu-kolpeak egin zituen. [[1997]]an antzeko zerbait ere gertatu zen. [[1974]]an, [[Zipre]]n sartu zuen armada Turkiak, elkarren kontrako bortizkeriak 10 urte iraun ondoren eta [[Atenas]]ek bultzatutako estatu-kolpe baten ondoren halaber.