«Victoria Camps»: berrikuspenen arteko aldeak

5.932 bytes added ,  Duela 7 hilabete
ez dago edizio laburpenik
 
Azken etapa batean, Camps [[Sentimendu|sentimenduetan]] asko zentratu da, gizakiak erabakiak hartzerako garaian faktore garrantzitsua direla azpimarratuz. Bere ustez, gizakia ez da izaki arrazional soila, izaki emozionala ere bada.
 
== Ekarpenak teoria politikoan ==
== Erreferentziak ==
 
{{erreferentzia_zerrenda}}
=== Feminismoa ===
"Emakumeen mendea" ([[1998]]) izeneko obran Campsek [[XXI. mendea]] emakumeena izan behar dela azaltzen du, hauek [[Feminismo|feminismoaren]] eta genero berdintasunak dituen helburu oro bete ditzaten. Kasu honetan feminismoa [[Esklabotza|esklabotzarekin]] alderatzen du, azken honek bere helburu guztiak bete zituenean, desagertu egin baitzen. Feminismoarekin gauza bera egin beharko litzatekeela irizten du, XXI. mendean amaitu aurretik gainera. Berdintasunaren modeloa jarraitzeak gauza maskulinoen errepikapen bat sor dezakeela azpimarratzen du, emakumeari interesatzen ez zaiona izanik. Dena den, ez da desberdintasunaren modeloa jarraitu behar, sexuen arteko parekidetasuna jarraitu behar baita. Campsentzat feminismoak bide kreatiboagoa jarraitu behar du, orain existitzen diren moldeen antzik ez duena. Feminismoaren helburuak honako hauek izan beharko lirateke berarentzat:
 
* Hezkuntza: [[Patriarkatu|gizarte patriarkalaren]] ikuspegia aldatzeko oinarrizko giltza baita.
* Lana: ikuskera femeninoago bat hartzen ari baita, flexibleagoa eta integrazio handiagokoa da, arlo publiko zein pribatuan.
* Politika: emakumeak kargu garrantzitsuetan eta ardura handikoetan jarduteak zerbait arraroa izateari utzi behar dio. Gure gizarteak dituen [[Kristalezko sabaia|kristalezko sabaiak]] apurtu behar dira.
* Balio etikoak: zainketaren etika aurkezten du, etika femenino eta maskulino bat. Arazoen aurrean erantzun flexible eta zehatzak ematen dituena horiei soluzio bat aurkitzeko.
* [[Genero-indarkeria|Genero indarkeria]]: emakumeen aurka ematen diren indarkeria mota guztiak deuseztatu behar dira bi sexuen arteko berdintasun erreal bat lortzeko.
* Emakume eta gizonaren arteko berdintasuna egon behar da bizitza pribatuan, gaur egun garrantzi gutxiago ematen zaion arren.
 
=== Hezkuntza ===
"Hezkuntzaren baloreak" ([[1994]]) lanean hezkuntza bi zatitan banatzen du Campsek: antzinako hezkuntza eta hezkuntza modernoa. Antzinakoari erreferentzia egiten dionean, herritarak zuzentzeko tresna bezala aurkezten digu. Erreprimitu eta derrigortu egiten duen ekintza da. Honenbestez, filosofoak zalantzan jartzen du ea hezkuntza mota hori jaso duten hiritarrak benetan askeak diren. Campsentzat hezkuntza modernoak "askatasunerako hezi" lema izan beharko luke, antzinako formak aldatu baititu. Hezkuntza honek kontuan hartzen ditu banako bakoitzaren desberdintasun, sentsibilitate eta grinak. Zigorrak eta diziplina ez dira bere metodoen barnean sartzen; ez du haurraren otzantasuna bilatzen, ulermena baizik. Hala ere, hezkuntzak izan duen aldaketa honek balioengan pentsarazi digu; izan ere, aske izateak ez du esan nahi edukazio ona izaten ikasi behar ez dugunik. Telebistari aipamen berezia egiten dio, gizakiaren sozializazio prozesuan pisu handia baitu. Haurrak orduak eta orduak ematen ditu pantailaren aurrean, kasu batzuetan klasean baino gehiago. Ondorioz, telebistak transmititzen dituen baloreak aztertu beharko genituzke, telebistan ateratzen den jendearen ardura aitortzeaz gain. Hezkuntzak balio demokratikoak igorri beharko lituzke kataluniarraren aburuz.
 
=== Bioetika ===
[[Bioetika]] ikerketa [[Biologia|biologikoek]] eta euren aplikazioek sortutako arazo etikoak ikertzen dituen arloa da, hala nola, [[Ingeniaritza genetiko|ingeniaritza genetikoan]] ala [[Klonazio|klonazioan]]. "Kalitatezko bizitza: bioetikaren inguruko hausnarketak" ([[2002]]) lanean, Camps garapen teknologikoaren inguruan aritzen da, gizakiak bere duintasuna mantentzeko eta bere buruari preziorik ez jartzeko. Arlo honetan legearen eta [[Moral|moralaren]] arteko ika-mikak eta horien garrantzia azaltzen ditu. Legeak morala behar du aplikatua izateko eta morala mantentzeko, legea behar da. Bestalde, bioetikaren inguruan duen ikuspegi pertsonala azaltzen du, guztiz autoerregulagarria.
 
=== Federalismoa ===
Azken urteotan, Kataluniaren arazoa sortu zenetik, "Zer da federalismoa?" ([[2016]]) obran tratatu du [[Federalismo|federalismoa]] zer den azaldu eta arazo horri irtenbidea emateko. Autorearen ustez, lurralde antolaketa hau da egokiena [[Espainia]] eta [[Kataluniako prozesu independentista|Kataluniaren independentzia]] arazoa konpontzeko. Federalismoak ez du bilatzen lurraldeak homogeneizatzea, euren arteko desberdintasunak eta autonomia babestea baizik. Berarentzat federalismoa desberdintasunak onartuz lortzen den batasuna da. Batasuna onartzeak bi subjetu politikoen arteko konfidantza handitzen du. Bere lanean Espainiak dituen beste arazo batzuez ere aritzen da, historian atzera eginez eta Espainiak izan dituen gobernamoldeak aztertuz. Arazo kataluniarra sortu duten arazo desberdinak aztertzen ditu, oraingo egoeraraino ekarri gaituztenak.
 
== Kritikak ==
"Bizitzeko borondatea" ([[2005]]) lanagatik kritikak jaso zituen Esperanza Guisan filosofoaren eskutik. Honek ikuspegi platoniko handiagoa ez izatea leporatzen zion, besteak laguntzeak sortzen duen atsegina alde batera uzteagatik. Guisanek "Etika, erretorika eta politika" ([[1983]]) lana ere kritikatzen du, non arrazoi praktikoa erabat ahaztu duela iruditzen zaion. Sentimenduek espazio zabalagoa hartzea nahi du, arrazoi praktikoari pisu hain handia eman gabe.
 
Marco Vinicio Argullok "Hiritarrik gabeko demokrazia" ([[2010]]) kritikatzen du, gizarteak gobernatzeko gaitasuna galtzen hasi aurretik zenbat politizazio eta parte-hartze maila jasan dezakeen galde eginez. Zalantzan jartzen du zer irabaziko genukeen gizarte bezala interes propiorako jokatzen duten eta kriteriorik gabeko pertsonen parte hartzearekin.
 
Fernando Peregrin Gutierrezek "Jainkoaz hitz egin dezagun" ([[2007]]) lana jorratzen du, [[Amelia Valcárcel|Amelia Valcarcelek]] ere idatzia dena. Bere kritika "zergatik ez da hil behar?, "zergatik egin behar da justizia?"... bezalako galderetan oinarritzen du. Kritikoarentzat galdera horiek zentzugabeak dira, erantzunak nabariak baitira. Ondorioz, ez dituzte soluzioak ematen arazo erreal horientzat.{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{bizialdia|1941eko||Camps, Victoria}}
174

edits