Argantzon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
 
== Historia ==
 
=== Antzinako Erroma ===
Argantzon igarobide estrategikoa izan da historian zehar, bertan [[Tuioko mendilerroa]] eta [[Gasteizko mendiak (mendilerroa)|Gasteiz mendien]] arteko haitzarte natural bat dagoelako, Argantzongo haitzartea alegia ([[gaztelania]]z ''Las conchas de Arganzón'' esaten zaio). Bertatik igarotzen zen ''Ab Asturica Burdigalam'' edo [[Astorga|Astoreka]] eta [[Bordele]] lotzen zituen galtzada erromatarra, baita [[Gasteiz]]tik doan [[Done Jakue]] bidea ere.
[[Fitxategi:Argantzungohilobia.png|thumb|ezkerrera|Argantzongo erromatar hilarria]]
Argantzondik gertu bide erromatarraren lekuko izan daitekeen hilarri bat aurkitu zen 1913an<ref>{{es}} Baraibar, Federico (1913). ''[http://www.cervantesvirtual.com/FichaObra.html?Ref=30093 Lápidas de Puebla de Arganzón y Laguardia]''. Boletín de la Real Academia de la Historia, LXIV liburukia, 176-181 orrialdeak</ref>. [[Federico Baraibar]]rek eginiko ikerketaren arabera, 10 urteko neska baten hilobikoa da, eta bertan galtzada erromatarra zaintzen zuen ''[[mansio]]'' militar bat egon zitekeela iradokitzen du.
 
=== Erdi Aroa ===
Erromatar inperioaren erorialdiaren ondoren, Argantzonen lehen aipamena 801. urtekoa da. Urte horretako udazkenean egungo [[Miranda Ebro|Miranda de Ebro]] inguruan muga zuten arabiarrek razzia bat egin zuten iparralderantz, eta, Argantzon parean, bertako biztanleekin topo egin zuten<ref>{{es}} Abū Marwān Ḥayyān ibn Khalaf Ibn Ḥayyān (1076). ''[http://books.google.es/books?id=2l2o4_Nvi5AC&printsec=frontcover&hl=en La primera década del reinado de Al-ḥakam I, según el muqtabis II, 1 de Ben Ḥayyān de Córdoba(m. 469 h./1076 J.C.)]'', Joaquín Vallvék eta F. Ruiz Girelak itzulia. Real Academia de la Historia, 2003</ref>. Arabiarren kronikek diotenez, [[Kordoba]]ko al-Hakam [[emir]]raren anaiak gidatu zuen [[razzia (argipena)|razzia]] [[Araba]]n eta [[Gaztela]]n barrena, baina [[Argantzongo haitzarteko gudua|porrot latza jasan zuen Argantzongo haitzartean]].
 
871. urteko [[Donemiliaga Kukula]]ko agiri batean Argantzon herrixka zaharra aipatzen zen<ref>{{es}} Del Rivero, Enrique (1999). ''Rincones singulares de Burgos. III. La Bureba, el Ebro y el Condado de Treviño''. Caja de Burgos.</ref>.
 
=== Argantzoneren fundazioa ===
1191. urtean [[NafarroaNafarroako Erresuma|Nafarroako]]ko [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakitunak]] hiribildua sortu zuen eta [[foru]]a eman zion. Sorrera hori Nafarroaren mendebaldeko muga sendotzeko saio gisa ulertzen da, eta bat dator eskualdeko beste hiribildu batzuen sorrerarekin ([[Gasteiz]], [[Bernedo]]). Foruaren agiria galdu egin zen, eta 1565ean [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ak]] forua konfirmatu zuenean, foru-emailea [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] zela idatzi zen<ref>{{es}} [http://www.ih.csic.es/paginas/fmh/arganzon.htm Argantzonen forua Espainiako Historia Institutuaren webgunean]</ref>. Egun badirudi onartua dagoela faltsutzea, bigarren agiri horretan ageri den ''regnante me Dei gratia rege Alfonso in Castella et in Legione'' ezinezkoa baita: Alfontso VIII.a ez zen [[Leon (argipena)|Leongo]] errege izan. Hala ere, laster Gaztelak Argantzon ingurua, [[Trebiñu]] eta Arabako lautada hartu zituen,(1199. urtearen inguruan).
 
=== Konderriaren sorrera eta Arabako Ermandadea ===
[[Fitxategi:Arabako Argantzungo haitzartea 1875ean.jpg|thumb|Argantzongo haitzartea, 1875eko grabatu batean. Eskuineko gailurrean [[Nafarroako Erresuma]]ren gaztelua ikusten da, [[Arabako lautada|Arabako Lautadarako]] sarrera kontrolatzen zuena.]]
 
XIV. mendean Argantzon Velasco leinuaren agindupean geratu zen. Velascotarrak Haroko kondeak ziren eta Trebiñuko agintariak ziren Manriquetarren etsai sutsuak ziren. XV. mendean, Araban lehen [[Arabako ermandadea|ermandade]] bat (probintziaren aurrekaria) sortzeko saioak egin zirenean, Argantzonek eta Trebiñuk ere parte hartu zuten. Hala ere, nahiz eta Argantzon ondorengo urteetan inoiz ermandadeko kide izan zen, azkenean Arabako [[Arabako ermandadeak|ermandadetik]] kanpo geratu zen.
 
== Ekonomia ==