Trebiñu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atalen ordena eta izena
129. lerroa:
 
=== Antzinako Erroma ===
[[Antzinako Erroma|Erromatarren]] garaiko aztarnak aurkitu dira [[Argote]]n eta [[Uralde]]n<ref>{{es}} Gil, E. (1997) [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/prehistoria/08023052.pdf El poblamiento en el territorio alavés en época romana] 2011/07/25ean kontsultatua</ref>. Sasoi hartan Trebiñu ''Burdigala'' (Bordele) eta ''Asturica Augusta'' (Astorga) lotzen zituen ''Iter XXXIV'' erromatar galtzadaren eta inguruko hiri handiena zen [[Iruña-Veleia|Veleiaren]] eraginaren pean zegoen, eta bertan asentamendu erromatar txikiagoak sortu ziren. Dirudienez, sasoi hartakoa da Trebiñu toponimoaren jatorria izan daitekeen ''trifinium'' hitza, baina orduan bailarako herri nagusia deitzeko soilik erabiltzen zen, ez bailara osoa. ''Trifinium'' hitzak eskualdean hiru tribuk (karistiarrek, barduliarrek eta autrigoiek) muga egiten zutela esan nahi du, itxura batean.
 
Argoten K.o. I. mendetik V. mendera arte egon zen erromatarren presentzia. Etxeko tresnen hondarrak aurkitzeaz gain, ''dolium'' eta ''amphora'' izeneko edukiontziak, eta eraikuntzarako materialak aurkitu ziren. Horrez gain, aldare-harri bat ere aurkitu da. Urarten, bestalde, zenbait hondakindegi aurkitu ziren, nekazaritzara dedikatutako establezimendu nahiko handi batenak izan daitezkeenak, I. mendetik V. mendera arte okupatuta egon omen zena. Etxeko hornidurak, eraikuntzarako materialak, animalien hondarrak, etab. aurkitu ziren bertan.