Pedro Manuel Ugartemendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
esteka
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
erreferentzia egokitu
 
6. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Madril]]en egin zituen arkitektura-ikasketak. [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentziako Gerra]] baino lehen, [[Aiete]]ko eta [[Ibaeta]]ko elizak egin zituen, eta 1803. urtean Gipuzkoako errepideetako zuzendari izendatu zuten. [[1808]]an [[Erdoizta]]ko [[San Isidro baseliza (Errezil)|San Isidro baseliza]] egin zuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=[[Aldiri. Arkitektura eta abar|Aldiri]]|urtea=2010-04-12|izenburua=Erdoizta – Aldiri|argitaletxea=UEU|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.aldiri.eus/2010/04/12/erdoizta/|sartze-data=2020-04-04}}</ref>
 
Dena dela, Ugartemendiaren lan handiena [[Arthur Wellesley|Wellingtonen]] gudarosteek 1813an suntsiturik utzi zuten [[Donostia]] berriro eraikitzea izan zen. Eztabaida sutsuak piztu ziren, ordea, bizilagunen artean, batzuk jatorrizko egitura gordetzearen aldeko agertu baitziren, eta besteak hiria erabat berriztatzearen aldekoak baitziren. Ugartemendiaren jatorrizko proiektuan hainbat aldaketa egin ondoren, 1816. urtean onartu zuen Udalak, eta egun ezagutzen den Donostiaren egitura gauzatzen hasi zen. [[Konstituzio plaza]] egin zen Ugartemendiaren diseinuari jarraituz (1817), eta Ugartemendiak berak zuzendu zituen udaletxearen eraikitze-lanak. Berak eraikia zen, halaber, [[Embeltran kalea|Embeltran kaleko]] Alhondiga eraikuntza, gaur egun desagertua. San Martin hilerria, [[Santa Katalina zubia]], [[Santa Klara uharte]]ko lazaretoa, erietxe militarra eta Irun-Andoain errepidea proiektatu zituen, besteak beste, azkena [[Mariano Jose Laskurain]] arkitektoarekin batera.