Eztabaida:Igor Stravinski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Gabon! Ez dakit inor hau irakurtzera iritsiko ote den, baina zalantza bat mahaigaineratu nahi dut Stravinsky-ren inguruan; bere izenaren ortografia egokiaz hain zuzen ere. Eztaba...»
(Ez dago alderik)

23:25, 7 apirila 2020ko berrikusketa

Gabon! Ez dakit inor hau irakurtzera iritsiko ote den, baina zalantza bat mahaigaineratu nahi dut Stravinsky-ren inguruan; bere izenaren ortografia egokiaz hain zuzen ere. Eztabaida askotarako bidea eman duen gaia da hau, eta aurreko egunean bertan nire musikaren historiako irakaslearekin hitz egin nuen honi buruz.

Gauza da errusierako karaktere zirilikoen erromanizazio estandarrak "Stravinski" idatzi beharko litzatekeela dioen arren, konpositoreak bere bizitzaren zati handiena Errusiatik kanpo igaro zuen, Frantzian eta AEBetan bereziki, eta bertan bere izena mila modutara idazten ziotenez (Strawinski, Strawinsky, Stravinski, Stravinsky...), behin Bigarren Mundu Gerra hasterakoan AEBetara bizitzera joan zenean konpositoreak berak "Stravinsky" hautatu zuen bere izena idazteko era zuzen bakartzat. Bere obra berantiarretan Stravinsky izenez sinatzen zuela ere ikus daiteke. Hona hemen gai hau jorratzen duen José María Soto de Lanuzak idatzitako artikulu bat (gazteleraz):

https://www.docenotas.com/37941/stravinsk-que/

Hau honela izanda, beraz, Wikipedian Stravinsky y grekoaz idaztea proposatzen dut, datu biografikoei men egin beharko geniekela deritzodalako. Noski, erromanizazio hau Stravinskyren kasurako salbuespen bat da soilik; gainerako errusiarren izenak i latinez idatzi beharko genituzke (Txaikovski, Tolstoi, Taneiev, Nijinski, etab.).

Eskertuko nuke zer deritzozuen jakitea!

"Igor Stravinski" orrira bueltatu.