Kristautasuna III. mendean: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Kristautasuna hirugarren mendean» orria «Kristautasuna III. mendean» izenera aldatu du
1. lerroa:
 
[[Fitxategi:Stele_Licinia_Amias_Terme_67646.jpg|eskuinera|thumb|300x300px| Licinia Amias-en hilarria, haitzurdinez. Kausitu den kristau idazkunik antzinakoenetakoa: III. mendearen hasierakoa da, Erroman aurkitua, Vatikanoko [[nekropoli]] eremuan.
 
Goiko errenkadan: ''[[Manak|Dis Manibus]]'' direlakoentzako eskaintza (hilen arimak), eta kristau goiburua grezierazko hizkietan ΙΧΘΥϹ ΖΩΝΤΩΝ: ''Ikhthus zōntōn'', "bizien arrainak"; tarteko errenkadan, arrainaren eta ainguraren irudiak; beheko errenkadan, latinezko idazkuna, "LICINIAE FAMIATI BE / NE MERENTI VIXIT". ]]
'''Hirugarren mendean, kristautasuna,''' hein handi batean''',''' [[Elizako Gurasoak|Nizea baino lehenagoko gurasoen]] garaia izan zen; I. eta II. mendeko [[Elizako Guraso|Elizako Gurasoen]] ondoren hasi ziren idazten, 325. urteko [[Nizeako I. Kontzilioa]] baino lehen.
 
== Sinesmenak eta praktikak ==
9 ⟶ 8 lerroa:
 
=== Monakotza ===
Badirudi motakotza kristau instituzionala basamortuan hasi zela, III. mendeko [[Egipto|Egipton]], nolabaiteko [[Martiri|martirio]] bizi baten gisan. [[Anton abadea|Anton Abadea]] (251-356) - monje ezagunena agian - eta [[ Pachomius |Pakomio]] (c. 292-348. ) monakotzaren hasierako berritzaileak izan ziren Egipton, nahiz eta [[Paulo Tesbaskoa]] (c 226/7-c.341) izan zen lehen kristaua monako moduan bizi izan zela dakiguna. Ordea, badakigu, froga historikoetatik, izan zirela gizabanakoak geroago monakotza deitu zitzaion bizimodua egin zutenak kristautasuna legezkotu aurretik ere.
 
[[Anton abadea|Anton]] Abadea izan zen mundua berariaz utzi eta basamortuan monako gisa bizi izan zen lehena. <ref name="Paul of Thebes">[[Paul of Thebes]] had gone into the desert before Anthony; however, he went not for the purpose of pursuing God but to escape persecution.</ref> Anton eremita moduan bizi izan zen basamortuan, eta, denborarekin, jarraitzaileak izan zituen, eremita moduan bizi zirenak, hurbil, baina komunitaterik osatu gabe harekin. Horietako bat, Paulo Tebaskoa, bakardade erabatekoan bizi izan zen, Antonengandik hurbil samar, eta Antonek monako akatsgabetzat eduki izan zuen. Monakotza mota horri ''eremitikoa'' edo ''eremita modukoa'' deitzen zaio.
28 ⟶ 27 lerroa:
 
== Hasierako idazki ortodoxoak - Elizako Gurasoak ==
IV. mendearen amaieratik, "[[Elizako Gurasoak]]" titulua baliatu da doktrina gaietan autoritatetzat aipatzen diren eliztar idazleen talde gutxi gorabehera mugatua izendatzeko. Elizako Gurasoak, hala, hasierako Eliza Kristauko teologialariteologo eta idazleak dira, itzala aitortzen zaienak, eta proto-ortodoxiaren garapenean eragin handia izan zutenak. Bi lan mota egin zituzten: teologikoak eta "apologetikoak": azken horiek fedea zedarritzeko lanak ziren, kristautasunaren egiazkotasunaren aurkako argudioak ezeztatzeko arrazoiak baliatuz idatziak. <ref name="Norman27">Norman, ''The Roman Catholic Church an Illustrated History'' (2007), pp. 27&#x2013;28</ref>
 
=== Guraso Grekoak ===
58 ⟶ 57 lerroa:
 
== Pertsekuzioak eta legeztatzea ==
III. mendean ez zen izan, [[Dezio|Dezioren]] agintaldiraino, inperio osoko pertsekuziorik kristauen kontra. [[Erromatar Inperioa]]<nowiki/>n [[Hirugarren mendeko krisia|hirugarren mendeko krisiak]] eraso zuelarik, ordea, Dezio enperadoreak neurriak ezarri zituen egonkortasuna eta batasuna berrezartzeko, are betebehar berri bat ere, erromatar hiritarrek beren leialtasuna ager zezaten inperioaren kultuari zegozkion erlijio-zeremonien bidez. 212an, [[hiritartasun unibertsala]] bermatu zitzaien inperioan libre jaiotako biztanle guztiei, eta Deziok 250. urtean emandako ediktuarekin, zeinak erlijiozko obedientzia ezartzen baitzuen, kristau hiritarrak gatazka zail-zail bati aurre egin beharrean aurkitu ziren: inperio luze-zabaleko ''[[supplicatio]]'' delakoan parte hartzeari uko egiten zioten hiritarrei heriotza zigorra ezarriko zitzaien. Nahiz eta urtebete baino ez iraun, Dezioren pertsekuzioarekin eten egin zen ordura arteko inperio-politika bat, zeinaren arabera kristauak ez ziren jazartujazarri behar berez desleial balira bezala. Are Dezioren beraren pean ere, kristau ortodoxoak ez ziren atxilotzen, non eta ez zioten uko egiten erromatar erlijio zibikoan parte hartzeari, eta ez zitzaien eragozten kulturako elkartzea. [[Gnostizismo|Gnostikoak]] ez bide ziren jazartuakjazarriak izan.
 
Kristautasuna loratu egin zen " Elizaren Bake Txikia " deritzon lau hamarkadako epean, [[Galieno|Galienoren]] (253-268) agintalditik hasita, hark eman baitzuen lehenbiziko tolerantzia ediktu ofiziala kristautasunari buruz. Koexistentziaren garaia amaitu egin zen, ostera, [[Diokleziano|Dioklezianok]] azken "[[Pertsekuzio Handia]]" abiarazi zuenean 303an.
 
[[ Serdicako ediktua |Serdicako ediktua]] [[Galerio]] enperadore erromatarrak eman zuen, 311. urtean, ofizialki amaiaraziz Ekialdean [[Kristautasun|kristautasunaren]] kontrako jazarpena, Dioklezianok abiarazia. [[Milango Ediktua]] eman zelarik K.o. 313an, zeinaren bidez [[Konstantino Handia]] eta [[Lizinio]] erromatar enperadoreek kristau erlijioa legezkotu baitzuten, EromatarErromatar estatuaren kristauen kontrako pertsekuzioa azkendu egin zen. <ref group="web" name="ReligionFacts">{{Cite web|url=http://www.religionfacts.com/christianity/history/persecution.htm|accessdate=2014-03-26|title=Persecution in the Early Church|publisher=Religion Facts}}</ref>
<br />
 
== Ikus hau ereErreferentziak ==
{{Div col|colwidth=20em}}
*[[History of Christianity]]
*[[History of the Roman Catholic Church]]
*[[History of the Eastern Orthodox Church]]
*[[History of Christian theology]]
*[[Christian martyrs]]
*[[History of Oriental Orthodoxy]]
*[[History of early Christianity]]
*[[Descriptions in antiquity of the execution cross]]
*[[Ante-Nicene Period]]
*[[Church Fathers]]
*[[List of Church Fathers]]
*[[Christian monasticism]]
*[[Patristics]]
*[[Great Church]]
*[[Split of early Christianity and Judaism]]
*[[Development of the New Testament canon]]
*[[Christianization]]
*[[History of Calvinist-Arminian debate]]
*[[List of events in early Christianity]]
*[[Timeline of Christianity]]
*[[Timeline of Christian missions]]
*[[Timeline of the Roman Catholic Church]]
*[[Chronological list of saints in the 3rd century]]
{{Div col end}}
 
== Oharrak ==
{{Erreferentzia zerrenda|2}}
 
== ErreferentziakBibliografia ==
 
* Noll, Mark A., ''Puntu inflexioak'', Baker Academic, 1997
113 ⟶ 84 lerroa:
* White, L. Michael. ''From Jesus to Christianity''. HarperCollins (2004). {{ISBN|0-06-052655-6}}[[International Standard Book Number|ISBN]]&nbsp;[[Special:BookSources/0-06-052655-6|0-06-052655-6]].
 
== KanpokoKanpo estekak ==
 
* [http://www.fordham.edu/halsall/ancient/asbook11.html Internet Ancient History Sourcebook: Christian Origins]
122 ⟶ 93 lerroa:
* [https://web.archive.org/web/20090527191442/http://www.faulkner.edu/academics/artsandsciences/humanities/patristics.asp Faulkner University Patristics Project] A growing collection of English translations of patristic texts and high-resolution scans from the comprehensive ''Patrologia'' compiled by J. P. Migne.
* [http://www.cin.org/users/jgallegos/cfathers.htm Primer on the Church Fathers at Corunum]
{{Christianity by century}}
 
{{autoritate kontrola}}
[[Kategoria:Pages with unreviewed translations]]
[[Kategoria:III. mendea]]
[[Kategoria:Kristautasunaren historia]]