«Ludwig van Beethoven»: berrikuspenen arteko aldeak

Beethovenen hiru aldiak (los tres periodos) atala itzuli dut gaztelerako orritik.
t (Lehenengo esaldia apurtxo bat zabaldu dut.)
(Beethovenen hiru aldiak (los tres periodos) atala itzuli dut gaztelerako orritik.)
{{Wikipedia1000}}
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Lanean|}}{{Itzultzen|iso=es|art=|hizkuntza=gaztelania}}{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Ludwig van Beethoven''' ([[Bonn]], [[Alemania]], [[1770]]eko [[abenduaren 16]]a? - [[Viena]], [[Austria]], [[1827]]ko [[martxoaren 26]]a) [[Alemania|alemaniar]] [[musikagile]]a, orkestra zuzendaria eta [[piano-jotzaile]] birtuosoa izan zen, [[klasizismo]]tik [[erromantizismo]]rako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Haren lanen artean, nabarmentzekoa da ''[[Bederatzigarren Sinfonia (Beethoven)|Bederatzigarren Sinfonia]]'', [[Europar Batasuna]]k ereserkitzat hartua.
 
== Lanak ==
Beethoven historiako musikagile handienetakotzat hartzen da. "Hiru B-ak" taldeko partaide bezala ere aipatu ohi da, [[Johann Sebastian Bach|Bach]] eta [[Johannes Brahms|Brahms-]]<nowiki/>ekin batera, musikaren historian hirukote honek izandako garrantzia dela eta. Haren lanaren bilduma handia 137 opus zenbatuek eta zenbakirik eman gabeko beste 205 lanek osatzen dute. Ohiko estetikak darabiltzan kanonen arabera, Beethovenen lana sailkaezina da: ez da [[musika klasiko|klasikoa]], ez eta [[erromantizismoko musika|erromantikoa]] ere. Hala, interpretazio orori ihes eginik, lan horrek formen etengabeko eztabaida baten lekukotza ematen du; hizkuntzari buruzko galdera beti irekia izanik, erantzuna behin-behinekoa baizik ezin izan daiteke. Indar moral menderagaitzaren adierazpidea, aldizka borondatearen, heroismoaren eta arraitasunaren garaipena kantatzen du, askatasunaren bidean barna abiaturiko gizonaren ideia baikorra hedatzen baitu.
 
=== Hiru aldiak ===
[[ Wilhelm von Lenz|Wilhelm von Lenz]] idazle errusiarraren arabera, Beethovenen ibilbide musikala hiru alditan bana daiteke: goiztiarra, erdia eta berantiarra. Aldi goiztiarrak gutxi gorabehera [[1802]]. urterarte iraun zuen; erdiak [[1803]]<nowiki/>tik [[1814]]<nowiki/>ra arte, eta berantiarrak [[1815]]<nowiki/>tik konpositorearen beraren heriotzera arte. Lenz-ek ''Beethoven et ses trois styles'' ([[1852]]) liburuan azaltzen duen zatiketa hau zabalki erabilia izan da harrezkero hainbat musikologoren eskutik.
 
Beethovenen aldi goiztiarrean, bere aurrekoek ([[Joseph Haydn]]<nowiki/>ek eta [[Wolfgang Amadeus Mozart|Wolfgang Amadeus Mozartek]] batez ere) izugarrizko eragina izan zuten haren musikan. Hala ere, norabide berriak ere esploratu zituen eta pixkanaka bere lanaren esparrua eta anbizioa zabaldu zituen. Garai honetan bere ''[[Lehen Sinfonia (Beethoven)|Lehenengo]]'' eta ''[[Bigarren Sinfonia (Beethoven)|Bigarren Sinfoniak]]'', Op. 18ko sei hari kuartetoak, pianorako lehen bi kontzertuak eta pianorako lehen hamabost sonatak (Op. 13 ''[[Pianoarentzako 8. sonata (Beethoven)|Sonata "Patetikoa"]]'' eta Op. 27ko 2.a "Moonlight" edo "Ilargi zuri" Sonata ospetsuak barne) nabarmendu daitezke.
 
Erdiko aldia, heroikoa ere deitua, konpositorearen gorreriak eragindako krisi pertsonalarekin batera hasi zen. Garai honetan, Beethovenek eskala handiko obrak idatzi zituen, guda eta heroitasun kutsu handi bat zutenak (bere hirugarren sinfonia "Heroikoa" Napoleoni eskaini zion). Bere hurrengo sei sinfoniak kokatzen dira aldi honetan (''[[Hirugarren Sinfonia (Beethoven)|3.a]]'', ''[[Laugarren Sinfonia (Beethoven)|4.a]]'', ''[[Bosgarren Sinfonia (Beethoven)|5.a]]'', ''[[Pastorala (Beethovenen Sinfonia)|6.a]]'', ''[[Zazpigarren Sinfonia (Beethoven)|7.a]]'' eta ''[[Zortzigarren Sinfonia (Beethoven)|8.a]])'', baita pianorako azken hiru kontzertuak, kontzertu hirukoitza, biolin kontzertua, bost hari kuarteto (7.etik 11.era), pianorako hainbat sonata (Op. 53 "''[[Pianoarentzako 21. sonata (Beethoven)|Waldstein]]"'' eta Op. 57 "''[[Pianoarentzako 23. sonata (Beethoven)|Appassionata]]"'' ezagunak barne), ''bibolinerako'' ''[[ Biolin Sonata 9 zk. (Beethoven)|Kreutzer Sonata]]'' eta bere [[opera]] bakarra, ''[[ Fidelio|Fidelio]],'' ere.
 
Aldi berantiarra 1815 inguruan hasi zen. Garai honetako lanek karga intelektual sakona, berrikuntza formalak eta intentsitate eta espresio sakon eta pertsonala dute ezugarri. Honen eredu dira, besteak beste, bere 14. hari kuartetoa, zazpi [[Mugimendu (musika)|mugimenduz]] osatua; eta bere ''[[Bederatzigarren sinfonia (Beethoven)|9. sinfonia]]'', koru bat duen historiako lehen sinfonia. ''Missa Solemnis-a'', azken bost soka kuartetoak ("''[[ Grosse fugue|Große fuge]]''"-a barne) eta pianorako azken bost sonatak dira aldi honetako beste lan esanguratsu batzuk.
 
== Erreferentziak ==
40

edits