Aioros Sagitariusekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
 
1. lerroa:
{{pertsonaia infotaula}}
'''Aioros Sagitariusekoa''' [[Masami Kurumada]]k idatzi eta marraztutako [[manga]] eta [[anime]]a den [[Saint Seiya]]ko pertsonaia bat da. Jatorrizko istorio guztian Aioros fisikoki agertzen den une bakarra Hadesen sagan gainontzeko urrezko zaldunekin Aieneen Harresia suntsitzeko elkartzen denean da. Une horretan, urrezko zaldun guztiek euren kosmoenergia guztia Aiorosen arku eta gezian jartzen dute, azkenean Harresia suntsitzea lortuz. [[Aioria Leokoa]]ren anaia nagusia da.
 
4 ⟶ 5 lerroa:
Aiorosen armajantzia urrezko gainontzeko zaldunen armajantziengandik argi bereizten da, arma propioa duen bakarra bait da, gainontzeko arma guztiak Librako armajantziak zaintzen baititu. Armajantzi hau Lehiaketa Galaktikoko saria izan zen eta, lehiaketa amaitu baino lehenago, [[Ikki Fenixekoa]]k eta bere zaldun beltzek lapurtu zuten. Ondoren, ordea, brontzezko zaldunek armajantzia berreskuratzea lortu zuten. Masami Kurumadak, istorioaren hasieran, Sagitariusekoa urrezko armajantzi bakarra izatea pentsatu zuen, baina, azkenean, zodiakoko [[konstelazio]]ei dedikatutako beste hamaika urrezko armajantzi diseinatu zituen. Sagitariusekoaren kasuan, mangaren irakurle eta animearen ikusleei ez zitzaien gustatu armajantziaren hasierako diseinua eta Kurumadak bere diseinua berregin zuen, gainontzeko urrezko armajantziekin bat zetorren diseinu bat emanez. Gainontzekoengatik ezberdintzeko hegoak ere eman zizkion.
 
== PartehartzeaParte-hartzea ==
Esan bezala, Aioros fisikoki agertzen den une bakarra Hadesen sagan gainontzeko urrezko zaldunekin Aieneen Harresia suntsitzeko elkartzen denean da. Urrezko zaldun guztiek euren kosmoenergia guztia Aiorosen arku eta gezian jartzen dute, azkenean harresia suntsitzea lortuz eta honek eragindako eztandaren ondorioz urrezko zaldun guztiak hilez. Hala, brontzezko zaldunei bidea libre uzten diete Hadesekikoa egiteko.
 
Jatorrizko istorioa hasi baino lehenago, [[Saori Kido]] jaiotzean, [[Saga Geminisekoa]], benetako patriarka zen [[Shion Ariesekoa]]ren tokia usurpatuta, Atenearen gorpuztea den Saori hiltzen saiatzen da, baina Aiorosek hori eragozten du. Hori dela eta, Sagak traidoretzat jotzen du eta [[Shura Capricornusekoa]] bidaltzen du Aioros hil dezan. Urrezko bi zaldunek borrokatzen dute eta, azkenean, Shurak Aioros hiltzen du.
 
Horretaz gain, nahiz eta fisikoki agertu ez, Aiorosek Sagitariuseko armajantzia bidaltzen dio Seiyari, berau bait dabaita etorkizuneko Sagitariuseko urrezko zalduna. Esate baterako, Poseidonen sagaren amaieran. [[Shaina Ofiuchusekoa]], [[Hyôga Beltxargakoa]], [[Shiryu Dragoikoa]] eta [[Shun Andromedakoa]] Seiyarekin daude eta aurrean Poseidon dute, [[Julian Solo]]ren gorputza hartuta duena. Seiya hiru aldiz saiatzen da bere kabuz Poseidon garaitzen gezia jaurtita, baina jainkoak hiru aldietan bueltatzen dio gezia, lehenean Seiyaren bihotzean sartuz, bigarrenean Shainaren bizkarrean eta hirugarrenean Shiryuren bularrean. Laugarren saiakeran zaldun guztiek jaurtzen dute euren kosmoenergia gezian eta, azkenean, Poseidon zauritzen dute, eta kaskoa kentzen diote.
 
Baina horrekin ez da nahikoa itsasoetako jainkoa garaitzeko, eta, zutabe nagusia hausterako orduan, Ikki Fenixekoak eutsi behar izaten du Poseidon, Hyogak eta Shiryuk Seiya Saori ehortzita dagoen zutabera jaurtitzen duten bitartean, azkenean zutabea hautsiz eta Atenea salbatuz.
20 ⟶ 21 lerroa:
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Saint SeiyaSeiyako pertsonaiak]]