t
2001:861:4981:4510:4819:D008:BDE4:582F wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
→Biografia: erreferentzien (Isbn) |
t 2001:861:4981:4510:4819:D008:BDE4:582F wikilariaren aldaketak ezabatuz, Marklar2007 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
4. lerroa:
== Biografia ==
Sei urterekin hasi zen piano eskolak jasotzen, eta hamaika urteko mutiko bat baino ez zela onartu zuten [[Vienako Musikaren Akademia]] entzutetsuan, pianoa eta orkestra zuzendaritza ikasteko. Debuta egiteko garaia ere goiz iritsi zitzaion, hamalau urterekin, artean ikaslea zela. [[Bigarren Mundu Gerra]] betea zen, eta Vienako [[Musikverein]] entzutetsuko Brahms aretoan errezitala eginda agertu zen gaztea lehen aldiz jendaurrean. Gerra amaituta, mundu osoan jo zuen —Europa, Australia, Hego Amerika, AEBak eta Japonian izan zen biran—, eta [[Paul Badura-Skoda]]rekin eta [[Friedrich Gulda]]rekin batera, gerra osteko pianista austriar nabarmenetako bat bilakatu zen
Vienako Musikaren Akademian hamazazpi urterekin graduatu ostean, ospe handiko maisuen gidaritzapean jarraitu zuen ikasten pianoa, organoa, zuzendaritza eta konposizioa. Vienan lehenik, eta [[Paris]]en ondoren. 1956an [[Busoni saria]] irabazi zuen, eta bakarlari ibilbide oparoa osatu zuen handik aurrerakoan ere.<ref name = "Berria"/>
|