Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Cc]ite[ _]book +erreferentzia)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Oteiza Museoa: erreferentzia
81. lerroa:
[[Fitxategi:Oteitza museoa Altzuza Egues Nafarroa 2003 07 15.jpg |thumb|300px|[[Oteiza Museoa]], [[Altzuza]]n ([[Eguesibar]]), [[Francisco Javier Saenz de Oiza|Saenz de Oiza]] arkitektok eraikia]]
 
Denboraldi luzean oso harreman txarrak izan zituen Oteizak EAEko agintari eta erakundeekin, eta, hortaz, gero eta denbora gehiago ematen zuen Nafarroan, 1992an bere obra guztia Nafarroako herriaren esku uztea erabaki zuen arte. Adierazia zuen ordurako bere etxean museo antzeko bat sortzea gogoko zuela, eta 1988an lehen hitzarmen bat ere bazen sinatua Altzuzako Kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren artean, Oteizari eskainitako museo bat eraikitzeko bertan. Oteizak 1992an hartutako erabakiak dimentsio berria eman zion egitasmoari, eta horren ondorioz helburua ere zabaldu egin zen: museoaz gainera, Fundazio bat sortuko zen, Oteizaren ondare guztia artelanak zein material teoriko eta bibliografikoa sailkatzeko, gordetzeko, aztertzeko eta zabaltzeko, eta haurren prestakuntza estetikoa zein hizkuntza artistikoen eta euskararen ikerketarako zentro bat sortzeko, besteak beste. Fundazioaren estatutuak 1996an onartu ziren, 1993koak ez baitzituen Oteizak ontzat hartu. Akordioan aipatzen zen puntuetako bat zen Museoaren eta Fundazioaren egoitza izango zena Javier Sáenz de Oiza arkitektoak Oteizaren adiskide eta lankide izandakoak egingo zuela. Sáenz de Oiza 2000. urtean hil zen, lana amaitu gabe, baina esan daiteke Altzuzako Oteiza Museo-Fundazioa izan dela bere hilondoko obra. Besteak beste, 2001erako sailkatuta zeuden 1.662 eskultura, Klarion Laborategiko 2.138 maketa, 700 marrazki, 4.000 liburu Oteizak eginiko oharrez aberastuak asko eta asko, eta 2.425 eskutitz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iskandar|abizena=Rementeria Arnaiz|urtea=|izenburua=Arteak (ez) duen lekua hirian: hurbilpenak Oteizaren amaitu gabeko proiektutik abiatuta|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=26–28|ISBN=|hizkuntza=|abizena2=Enbil|izena2=Jorge de Oteiza|data=2013|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4663455|aldizkaria=Aldiri: arkitektura eta abar|alea=16|issn=1889-7185|sartze-data=2020-04-04}}</ref>
 
== Oteizari buruzko lanak ==