Mohammed Mursi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[1951]]ko abuztuaren 8an jaio zen Mohammed Mursi El Adwah hirian. [[Kairo]]ko Unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen, eta Hego Kaliforniako Unibertsitatean egin zuen doktore tesia. [[1980ko hamarkada]]ren hasieran Kaliforniako Estatu Unibertsitatean egin zuen lan, eta [[1985]]ean Egiptora itzuli zen, Zagazigeko Ingeniaritza Unibertsitatean irakasle hasteko. Politikan [[2000ko hamarkada]]n hasi zen nabarmentzen, hautagai independente gisa diputatu hautatu zutenean. Orduz geroztik, [[Anaia Musulmanak|Anaia Musulmanen]] barruan egin zuen ibilbidea hertsiki loturik egon zen [[Khairat al-ShaterXater]] buruzagiarekin zuen harremanarekin. Analisten arabera, mugimenduaren diziplinarekiko erakutsi zuen fideltasunari eta bere izaera adeitsuari esker egin zuen goiti.<ref name="argia">{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=https://www.argia.eus/albistea/nor-da-mohamed-morsi | izenburua= Nor da Mohamed Morsi Egiptoko presidente berria? |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Argia'' astekaria, 2012ko ekainak 25, CC BY-SA 3.0, argia.eus}}</ref>
 
Egipton hauteskundeen bidez hautaturiko lehen presidentea izan zen Mursi; [[2011]]ko [[Arabiar Udaberria]]ren ostean, [[2012]]an egin zituzten bozak, eta Anaia Musulmanek sorturiko Askatasuna eta Justizia alderdiarekin aurkeztuta irabazi zituen, bigarren itzulian botoen %&nbsp;51,7 jasota. Urtebete iraun zuen karguan: 2013ko uztailean, armadak boteretik kendu zuen, [[Abdel Fattah al-Sisi]] Defentsa ministroaren erabakiaren ondorioz.<ref name="pzala">{{erreferentzia |izena=Ander |abizena=Perez Zala |url=https://www.berria.eus/paperekoa/1893/015/001/2019-06-18/mursi-egiptoko-presidente-ohia-hil-da-auzitegian-hitza-hartu-ostean.htm | izenburua= Mursi Egiptoko presidente ohia hil da, auzitegian hitza hartu ostean |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Berria'' egunkaria, 2019ko ekainak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref>