Errekonkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
3. lerroa:
 
[[Historiografia]] modernoaren ikuspuntutik, 'errekonkista' (berriro konkistatzea hain zuzen) terminoa ez da zuzena. Izan ere, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erregeek]] euren burua [[Bisigodoen Erresuma|Toledoko erresuma bisigodoaren]] ondorengotzat jotzen ahalegindu arren, erresuma kristauak konkista musulmanaren ondoren eratu ziren. Gainera, ikuspuntu moderno horren arabera, 'errekonkista' kontzeptua murritza da, Iberiar Penintsula iparraldeko erresuma kristauen bertsioa baino ez baitu erakusten, musulmanena edo [[Al-Andalus]]<nowiki/>eko kristauena ([[Erritu hispano-bisigotiko|mozarabiar]]<nowiki/>rena) baztertuz. Ondorioz, konkista kristaua edo Iberiar Penintsulako konkista feudala gisako terminoak iradoki izan dira azken urteotan, errekonkistak daraman zama ideologikorik ez daukatenak. Nolanahi ere, Errekonkista da gehien erabiltzen jarraitzen den terminoa, hain da zabaldua.
 
 
 
Al-Andalusko kolonizazioa ez da Iberiar Penintsulara mugatu daitekeen gertaera, garaiko testuinguru europarrean gizarte feudalaren hedapenaren garaia baita, [[feudalismo]]aren bihotzetatik ([[frankoak|frankoen]] kokagunetik) kanporantz. Honela, [[Irlandako konkista ingelesa]], [[alemaniarren ekialderako hedapena]], [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bidez [[Lur Santua|Lurralde Santuen]] okupazioa, besteak beste, prozesu beraren beste adibide batzuk izango lirateke.