Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Josu}}
 
{{ohar medikoa}}
 
311 ⟶ 309 lerroa:
 
*Koeboluzioaren hipotesia: birusak [[azido nukleiko]]etatik eta proteinetatik abiatuta eratu ziren bizitzaren sorreraren lehen etapetan, lehen zelulak agertzearekin batera, horiekin batera eboluzionatuz eta horietako batzuk infektatuz. Hipotesi honen arabera, beraz, birusak oso forma sinpleak direla jada sorreratik bertatik. [[Biroide]]ak, birusak baino are sinpleagoak diren egitura infekziosoak (RNAz soilik osatuak, bilgarri proteikorik gabe), erdiko fase ebolutibo bat izan litezke, birus primitiboen eta gaur egungoen artean <ref> Tsagris E. M., de Alba A. E., Gozmanova M., Kalantidis K. «Viroids». Cell. Microb. 2008ko iraila </ref>
 
== Bizidunak al dira birusak? ==
 
Eztabaida luzeak egon dira aspalditik biologoen artean birusen jarduera biologikoa aztertzerakoan. Bizidunak al dira birusak? Elementu genetiko hutsak dira batzuentzat. Hainbat zientzialarik, aldiz, molekula hutsak baino zerbait gehiago direla proposatzen dute.
 
Gaur egun biologo gehienek uste dute birusak biziaren mugan dauden elementuak direla, ez benetako bizidunak <ref> Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 28-30 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref> <ref> Rybicki, EP (1990). "The classification of organisms at the edge of life, or problems with virus systematics". S Afr J Sci 86: 182–186. </ref>.
 
Alde batetik, gainontzeko bizidunen aldean birusek ez dute egitura zelularrik, ez dira zelulak. Biziaren unitate txikienak zelulak direla onartzen baldin bada, birusak -horrenbestez- ez lirateke bizidunak izango.
 
Bestalde, birusek ez dute jarduera metanolikorik, bizidunen funtsezko beste ezaugarri bat. Izan ere, zelula ostalari bat infektatzen ez dutenean birioiak guztiz inerteak dira, ez dute jarduera biologiko txikienik ere erakusten.
 
Halere, infektatzen dutenean birusek erreplikatzeko ("ugaltzeko") gaitasuna dute, biziaren ezaugarri hori garatzeko gai dira. Zelula ostalariaren barnean proteinak eta azido nukleikoak sortu eta mihiztatzen dituzte, birus berriak osatzeko. Partikula berriak eratzeko duten modua ez da [[kristal]] huts batena.
 
Gainontzeko bizidunen antzera, birusen material genetikoak ere aldaketak ditu [[mutazio]] edo [[birkonbinazio genetiko]]aren bidez, eta [[hautespen naturala]]ren menpe dago, honek aldaketa onuragarriak hautatuko baititu eta besteak baztertu.
 
Baina egitura zelularra, ugalketa autonomoa eta metabolismoa hartzen baldin badira biziaren ezaugarritzat, birusak, argi eta garbi, bizidunen kategoriatik kanpo kokatu behar dira.
 
== Sailkapena ==