Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
135. lerroa:
Birusen genomaren tamaina aldakorra da, baina oso txikia bakterioen edo zelula eukariotoen genomaren aldean. Birus txikienek, esaterako, 5 gene edo gutxiago izaten dituzte <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. ''Brock Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua: 238-239 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.</ref>. [[Giza genoma]]k, aldiz, 30.000 gene inguru ditu. ΦX174 bakteriofagoak 5.386 base ditu (kate bakarreko DNA dauka). [[Epstein-Barr birus]]ak (kate bikoitzeko DNA duenak) 172.000 pare-base ditu, eta 85 gene. [[GIB]]ak, [[HIES]]aren eragileak, 9 gene besterik ez dauzka <ref> Infosida [https://infosida.nih.gov/understanding-hiv-aids/glossary/1082/genoma Glosario del VIH; Genoma] </ref>.
 
Bestalde, RNA duten birusek [[mutazio]]ak jasaten dituzte sarri, RNAren kopia-prozesuan akatsak ohikoak direlako <ref> The history of vaccines [https://www.historyofvaccines.org/es/contenido/articulos/los-virus-y-su-evoluci%C3%B3n Los virus y su evolución] 2018ko urtarrila </ref>. RNA duten beste birus batzuek (esaterako, [[gripe]]arenak) genoma oso zatituta dute kapsidearen barruan, genoma horrek ez baitu zati bakarra osatzen. Genomaren egitura berezi horrek aldakortasun genetikoa areagotzen du. Hori dela eta, egitura genetiko desberdinetako birusak agertzen dira etengabe, RNA-ren zatien arteko [[birkonbinazio genetiko]]a gertatzen delako. Mutazio edo birkonbinazio genetikoaren ondorioz birusek ezaugarri bereziak berenganatu ditzakete, batzuetan oso onuragarriak haientzat ([[birulentzia]] gehiago garatu, adibidez).
 
Birkonbinazio genetikoa gerta daiteke, halaber, genetikoki gertu dauden birusen bi anduik zelula ostalari bera infektatzen dutenean. DNA zatiak apurtu egin daitezke eta jatorrizko bi DNAren artean truke bat gertatu, konbinazio genetiko berri bat sortuz. Batzuetan, sortutako DNA horrek birus oso birulento berriak sor ditzake <ref> Worobey M, Holmes EC (1999). "Evolutionary aspects of recombination in RNA viruses". J. Gen. Virol. 80 ( Pt 10): 2535–43 </ref> <ref> Lukashev AN (2005). "Role of recombination in evolution of enteroviruses". Rev. Med. Virol. 15 (3): 157–67 </ref>.
 
== Erreplikazioa ==