Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
111. lerroa:
|[[Poxbirus]]ak morfologia ezohikoa duten birus handi eta konplexuak dira. Beren genoma proteinekin elkartuta dago nukleoide izeneko egituraren barnean. Nukleoideak disko itxura du eta mintz batez inguratuta dago, eta alboetan funtzio ezezaguneko bi gorputz ditu. Birusak kanpoaldean proteinazko geruza lodi bat dauka.
|}
 
== Birusen genoma ==
 
[[Azido nukleiko]] mota bakarra (DNA ala RNA) izateak birusak bereizten ditu gainontzeko bizidunetatik; izan ere, [[eukarioto]] eta [[prokarioto]] guztiek DNA eta RNA, biak, dituzte.
 
Birusen azido nukleikoa anitza izan daiteke: <ref> Aranda Anzaldo, A.[http://bibliotecadigital.ilce.edu.mx/sites/ciencia/volumen2/ciencia3/071/htm/sec_6.htm La estructura de los virus] 6-7 orr. </ref>
 
*kate bikoitzeko DNA (DNA duten birus gehienetan)
*kate bakarreko DNA (DNA duten birus gutxi batzuetan)
*kate bakarreko RNA (RNA duten birus gehienetan)
*kate bikoitzeko RNA (RNA duten birus gutxi batzuetan)
 
Salbuespenak badaude ere, orokorrean landareak infektatzen dituzten birusek RNA izan ohi dute, animaliak infektatzen dituztenek DNA ala RNA, eta bakterioak infektatzen dituztenek ([[bakteriofago]]ek), DNA.
 
Horretaz gain, azido nukleiko horietako batzuk zirkularrak dira, eta beste batzuk linealak.
 
Kate bakarreko RNA duten birus batzuek ([[erretrobirus]]ek) funtsezko entzima bat dute, RNAtik abiatuta DNA sortzen duena: [[alderantzizko transkriptasa]]. Gero, birus hauek RNA-m sortzen dute [[transkripzio]]aren bidez, eta hortik abiatuta behar dituzten proteinak
 
:RNA → DNA
 
RNA duten birusetan RNA hori polaritate positibokoa (+) ala negatibokoa (-) izan daiteke, RNA-m-arekiko duen osagarritasunaren arabera. RNA (+) baldin bada, zelula ostalarian zuzenean proteinak sortuko ditu. RNA (-) baldin bada, RNA-m bihurtu behar da lehen, [[RNA polimerasa]] baten bitartez. Alderantzizko transkriptasa duten RNA birusek, aldiz, goian aipatu den prozesua jarraitzen dute.
 
Birusen genomaren tamaina aldakorra da, baina oso txikia bakterioen edo zelula eukariotoen genomaren aldean. Birus txikienek, esaterako, 5 gene edo gutxiago izaten dituzte <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. ''Brock Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua: 238-239 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.</ref>. [[Giza genoma]]k, aldiz, 30.000 gene inguru ditu. ΦX174 bakteriofagoak 5.386 base ditu (kate bakarreko DNA dauka). [[Epstein-Barr birus]]ak (kate bikoitzeko DNA duenak) 172.000 pare-base ditu, eta 85 gene. [[GIB]]ak, [[HIES]]aren eragileak, 9 gene besterik ez dauzka <ref> Infosida [https://infosida.nih.gov/understanding-hiv-aids/glossary/1082/genoma Glosario del VIH; Genoma] </ref>.
 
Bestalde, RNA duten birusek [[mutazio]]ak jasaten dituzte sarri, RNAren kopia-prozesuan akatsak ohikoak direlako <ref> The history of vaccines [https://www.historyofvaccines.org/es/contenido/articulos/los-virus-y-su-evoluci%C3%B3n Los virus y su evolución] 2018ko urtarrila </ref>. RNA duten beste birus batzuek (esaterako, [[gripe]]arenak) genoma oso zatituta dute kapsidearen barruan, genoma horrek ez baitu zati bakarra osatzen. Genomaren egitura berezi horrek aldakortasun genetikoa areagotzen du. Hori dela eta, egitura genetiko desberdinetako birusak agertzen dira etengabe (A motako birusen artean, batez ere), RNA-ren zatien arteko [[birkonbinazio genetiko]]a gertatzen delako. Mutazio edo birkonbinazio genetikoaren ondorioz birusek ezaugarri bereziak berenganatu ditzakete, batzuetan oso onuragarriak haientzat ([[birulentzia]] gehiago garatu, adibidez)
 
== Erreplikazioa ==