Mohammed Mursi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Mohammed Mursi Issa Al-Ayyat''' ({{lang-ar|محمد مرسى}}; [[SharqiaEl Adwah]], [[1951]]ko [[abuztuaren 8]]a - [[Kairo]], [[2019]]ko [[ekainaren 17]]a) [[egipto]]ar politikaria izan zen, [[Anaia Musulmanak|Anaia Musulmanetako]] kidea, [[2012]]-[[2013]] bitartean Egiptoko presidentea izandakoa. 2012ko ekainaren 30an izendatu zuten [[Egipto|Egiptoko Arabiar Errepublikako]] presidente, hilabete lehenago eginiko hauteskundeak irabazi ondoren; Egiptoko historian demokratikoki aukeratutako lehenbiziko presidentea izan zen. [[Abdel Fattah al-Sisi]] jeneralak kargugabetu zuen 2013ko uztailaren 3an, estatu kolpe baten bidez.<ref>{{erreferentzia |izena=Ricard |abizena=Gonzalez |url=https://www.berria.eus/paperekoa/1947/004/001/2016-01-17/ispilua_konbexu_bihurtu_zen.htm | izenburua= Ispilua konbexu bihurtu zen |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Berria'' egunkaria, 2016ko urtarrilak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref> 2019ko ekainaren 17an hil zen, epaitua izaten ari zela.<ref>{{erreferentzia |izena=Mikel |abizena=Rodriguez |url=https://www.berria.eus/albisteak/167801/mohammed-mursi-egiptoko-presidente-ohia-hil-da-bere-aurkako-epaiketa-batean.htm | izenburua= Mohammed Mursi Egiptoko presidente ohia hil da bere aurkako epaiketa batean |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Berria'' egunkaria, 2019ko ekainak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref>
 
== Bizitza ==
[[1951]]ko abuztuaren 8an jaio zen Mohammed Mursi El Adwah hirian. [[Kairo]]ko Unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen, eta Hego Kaliforniako Unibertsitatean egin zuen doktore tesia. [[1980ko hamarkada]]ren hasieran Kaliforniako Estatu Unibertsitatean egin zuen lan, eta [[1985]]ean Egiptora itzuli zen, Zagazigeko Ingeniaritza Unibertsitatean irakasle hasteko. Politikan [[2000ko hamarkada]]n hasi zen nabarmentzen, hautagai independente gisa diputatu hautatu zutenean. Orduz geroztik, [[Anaia Musulmanak|Anaia Musulmanen]] barruan egin zuen ibilbidea hertsiki loturik egon zen [[Khairat Al-Shater]] buruzagiarekin zuen harremanarekin. Analisten arabera, mugimenduaren diziplinarekiko erakutsi zuen fideltasunari eta bere izaera adeitsuari esker egin zuen goiti.<ref name="argia">{{erreferentzia |izena= |abizena= |url=https://www.argia.eus/albistea/nor-da-mohamed-morsi | izenburua= Nor da Mohamed Morsi Egiptoko presidente berria? |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Argia'' astekaria, 2012ko ekainak 25, CC BY-SA 3.0, argia.eus}}</ref>
 
Egipton hauteskundeen bidez hautaturiko lehen presidentea izan zen Mursi; [[2011]]ko [[Arabiar Udaberria]]ren ostean, [[2012]]an egin zituzten bozak, eta Anaia Musulmanek sorturiko Askatasuna eta Justizia alderdiarekin aurkeztuta irabazi zituen, bigarren itzulian botoen %&nbsp;51,7 jasota. Urtebete iraun zuen karguan: 2013ko uztailean, armadak boteretik kendu zuen, [[Abdel Fattah al-Sisi]] Defentsa ministroaren erabakiaren ondorioz.<ref name="pzala">{{erreferentzia |izena=Ander |abizena=Perez Zala |url=https://www.berria.eus/paperekoa/1893/015/001/2019-06-18/mursi-egiptoko-presidente-ohia-hil-da-auzitegian-hitza-hartu-ostean.htm | izenburua= Mursi Egiptoko presidente ohia hil da, auzitegian hitza hartu ostean |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Berria'' egunkaria, 2019ko ekainak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref>
 
Militarrek kolpea eman zutenetik kartzelan egon zen Mursi, eta 2015eko apirilean jaso zuen lehenbiziko zigorra: hogei urteko espetxealdia ezarri zioten, 2012ko abenduan —oraindik agintean zegoenean— haren presidente jauregiaren aurrean gertatutako istiluen erantzuletzat jota. Beste auzi batean, bizi guztiko espetxe zigorra ezarri zioten, espioitza eta atzerriko taldeekin elkarlanean aritzea leporatuta.<ref>{{erreferentzia |izena=Adrian |abizena=Garcia |url=https://www.berria.eus/albisteak/112052/mursiren-heriotza-zigorra-berretsi-du-egiptok-2011ko-olatua-guztiz-itotzeko.htm | izenburua= Mursiren heriotza zigorra berretsi du Egiptok, 2011ko olatua guztiz itotzeko |sartze-data=2020-4-4 |argitaletxea= ''Berria'' egunkaria, 2015eko ekainak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref> 2019ko ekainaren 17an hil zen, Kairoko auzitegi batean, espioitza karguak egotzita epaitzen ari zirelarik. Egiptoko telebista kate publikoak jakinarazitakoaren arabera, hitza hartu ostean bihotzekoak eman zion eta, ospitale batera eraman zuten arren, han hil zen.<ref name="pzala"/>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
 
== Ikus, gainera ==
18 ⟶ 25 lerroa:
}}
{{Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusiak}}
{{Biografia zirriborroa|Egipto}}
[[Kategoria:Egiptoko presidenteak]]
[[Kategoria:Egiptoko suniak]]