Egipto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
103. lerroa:
969–[[1171]] bitartean, [[xiismo|xiita]] [[Fatimatar Kalifa-herria|fatimatarrak]] nagusitu ziren bertan eta, Bagdadi bizkar emanda, [[Kairo]]n eraiki zuten kalifa-herri berriaren egoitza. Musulman heretikoak baitziren, [[sunismo|suniten]] eta abbastarren aurka gudukatu ziren bertatik. Dinastia horren garaian urte oparoak izan ziren Egipton, sortaldearekin egiten zuen salerosketari esker. Kairo mundu islamikoko hiri ederrenetako bat bihurtu zen, eta Alexandriak, berriz, galdu egin zuen aspaldiko distira hura. Fatimatarren agintea ahuldu egin zen [[Gurutzadak|gurutzatu]] kristauen aurkako gerren ondorioz; [[1172]]. urtean [[Saladin I.a]]k kalifa-herria kurdua deuseztatu zuen, eta abbastarrek bultzaturiko ortodoxia sunita nagusitu zen berriro.
 
Saladinek sortutako [[Ayyubtarrenayyubtarren dinastia]] (1172–[[1250]]), [[mameluko]]en buru zen [[Baibars I.a|Baibarsek]] irauli zuen eta dinastia bahrita sortu ([[1261]]–[[1382]]). Ondoren Barquq [[zirkasiar]]rak sorturiko dinastia burdjita etorri zen (1382–[[1517]]). [[Mamelukoen Sultanerria|Mamelukoen Sultanerriko]] azken bi dinastiotako agintariek [[mongolen inbasioak|mongolen erasoetatik]] babestu zuten Egipto, ekonomia bizkortzen saiatu ziren eta nazioaren oinarri politikoak sendotu zituzten. Monumentu eder handiak izan ziren Kairo hirian. Urte haietan izan zuen Egiptok heleniarren ondorengo garai oparoena. Aurkikunde batek, ordea, Egiptoren gainbehera ekarri zuen XV. mende bukaeran: [[1488]]an portugaldarrek [[Esperantza Oneko lurmuturra]] aurkitu zuten, eta Egipto ez zen harrezkero Sartaldeko eta Sortaldeko nazioak elkartzen zituen lurralde bakarra izan. Mamelukoek, bestalde, ezin eutsi izan zioten [[otomandar Inperioa|otomandarren]] erasoari eta turkiarrek mendean hartu zuten Egipto [[1517]]an.
 
=== Egipto modernoa ===