Calatravako Ordena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Calatravo 9.jpg|thumb|220px|<small>Calatravako Ordenako zaldun baten irudikapena.</small>]]
'''Calatravako Ordena''' [[ordena militar]] eta erlijiosoa da, [[Raimundo Fiterokoa]] abadeak [[XII. mendea]]n sortutakoa, [[Gaztelako Erresuma]]n, gaur egungo [[Ciudad Real]]etik gertu, dagoen [[Calatrava la Vieja|Calatrava]] hiribildua babesteko hasierako helburuarekin. [[Zistertar]] ordenen taldekoa da, eta gaur egun ohorezko eta noblezia izaera du soilik.
 
== Historia ==
Bere jatorria ekintza heroiko batean du. Calatrava hiria, [[Guadiana]] ibaiaren ondoan, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k [[1147]]an kendu zien musulmanei. Musulmanen aurrean Toledoren gotorleku aurreratu bezala tokiak zuen garrantzi estrategikoaren ondorioz zenbait magnatek denbora laburrez euren eskuetan eduki ondoren, erregeak bere defentsa [[1150]]ean [[Tenpluko ordena|Tenpluko Ordenari]] emanez ziurtatu nahi izan zuen, garai hartan armada erregularrik ez baitzegoen, eta mugako eremuak birpopulatzea ere ez zen erraza. Urte batzuk beranduago, islamiar bultzadaren aurrean, Tenpleak enpresa galdutzat eman zuen, eta gotorlekua Alfontso VII.aren oinordekoa zen [[Antso III.a Gaztelakoa]]ri itzuli zion.
 
[[Fitxategi:Villafranca-definiciones.jpg|thumb|C<small>alatravakoCalatravako Ordena eta Zaldieriaren definizioa Madrilen 1652an ospatutako Kapitulu OrkorrarenOrokorraren arabera, erregearen grabatzailea zen [[Pedro de Villafranca]]n sinatutako azaleko irudia: ''Petrus Villafranca Malagón sculptor Regius Alcobrice in Calatravensi Provincia natus sculpsit'', Madrid, 1660. [[San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia]].</small>]]
Sortutako egoera eta islamiar arriskuaren aurrean, honek bere gizonik garrantzitsuenak bildu zituen eta Calatrava bere defentsaz arduratzen zenari eskaini zion. Nobleen sorpresa eta txantxen artean, Raimundok, [[Fiteroko monasterioa|Fiteroko zistertar monasterioko]] abadea zena, bere monasterioko monjea zen [[Diego Velázquez]]ek animatua, aurretik gerlaria izan zena, erronka onartu zuen. Alternatibarik ez zegoenez, erregeak bere hitza bete zuen, Calatrava Fiteroko monjeei emanez [[1158]]an [[Almazán|Almazanen]] eginiko dohaintza bidez. Eurek, euren aldetik, denbora gutxian 20.000 monje eta soldaduzko armada bat osatu zuten, Diego Velázquezek Calatravatik gertu antolatzea lortu zituenei Don Raimundok [[Aragoiko Erresuma]]n bildu zituenak elkartuz. Jendetza horren aurrean, arabiarrek guduan sartzeari uko egin zioten, hegoalderantz erretiratuz.
 
Calatrava defendatzeko konpromezuakonpromisoa mantentzen zenez eta, denborarekin, zaldunak buruzagi bezala Zisterreko abade bat izatearekin eta monjeen artean bizitzearekin ados ez zeudenez, Ordenako Maisu bat aukeratu zuten. Monjeak [[Ciruelos]]era eta zaldunak [[Ocaña]]ra erretiratu ziren, non ordena militar bihurtu ziren, tokiko izena jaso zuen lehen hispaniar ordena. Ordenako lehen Maisua [[Don García]] izan zen, Zisterra eta Aita Santuagandik lehen araua jaso zuena. Arau honek, zistertar ohituren gainean laikoentzat egokitua, zaldunei, hiru boto erlijiosoez gain (obedientzia, kastitatea eta pobrezia) logelan, errefektorioan (jangela) eta otoitzgelanotoitz-gelan isilik egotea, astean lau egunetan barau egitea, euren armajantziarekin lo egitea, eta, jantzi bakar bezala, zistertar habitu zuria zitorioritutako gurutze beltz sinple batekin (ondoren gorria) eramatea: muturretan [[zitoriori]]ak zituen greziar gurutze bat, [[XVI. mendea]]n gaur egun ezagutzen den bezala egituratu zena.
 
[[Fitxategi:Calatravaigle.jpg|thumb|300px|<small>Calatrava la Nuevako gazteluko eliza.</small>]]