Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
262. lerroa:
*Erregresio zelularraren hipotesia: hasiera batean birusak bakterioen antzeko zelula txikiak izango ziren, zelula handiagoak parasitatuko zituztenak. Parasitismo horren ondorioz zelula txiki horiek zelula-endekapen bat jasango zuten, eta beharrezkoak ez zituzten egitura zelular asko galdu, gaur egungo egitura sinpleraino iritsi arte (material genetikoa eta proteinazko kapsidea) <ref> Mahy WJ & Van Regenmortel MHV (eds) (2009). "Desk Encyclopedia of General Virology". Oxford: Academic Press: 24. ISBN 0-12-375146-2 </ref>. Zelula barneko parasitismoak tresneria metabolikoaren ([[entzima]]k, [[erribosoma]]k, [[organulu]]ak....) galera erraztuko luke, zelula ostalarian daudelako beharrezko metabolitoak. Horrenbestez, birusak material genetikoa eta proteina gutxi batzuk besterik ez lituzke beharko infektatu ahal izateko. Bakterioen artean badaude birusen antzeko [[Zelula barneko parasito]] hertsiak: [[Chlamydia]] eta [[Rickettsia]] generoak. Bakterio horiek ere metabolismo mugatua dute, eta molekula asko zelula ostalariatik hartu behar dituzte. Hala ere, bakterio horiek ez dira iritsi birusen egitura sinpleetaraino.
 
*Jatorri zelularraren hipotesia: aurreko hipotesiaren aldean, hipotesi honek suposatzen du nirusarenbirusen jatorria zeluletan dagoela. Zelula batzuek DNA edo RNAren zati batzuk galduko zituzten; zati horiek independente bihurtuko ziren eta infektatzeko gaitasuna garatu. Posible da irudikatzea aldaketa genetiko batzuen bidez zelularen DNA puska bat DNA biriko bihurtuko zela, bere proteina biriko propioak sintetizatzeko gai zena, eta DNA zelularretik desintegratzeko gai zena, horiekin bat egin eta birus berri bat osatzeko. DNA birusen jatorria hori izan liteke, nahiz eta RNA birusen jatorria azaltzea zailagoa den. Argi dagoena da aspektu askotan antzekotasun handia dagoela [[plasmido]]en eta birusen artean, eta baita [[transposon]]en eta birusen artean.
 
== Sailkapena ==