Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
197. lerroa:
Bi antigorputz mota dira garrantzitsuak. Lehenengoak [[IgM]] izena du, eta oso eraginkorra da birusak neutralizatzeko, baina immunitate sistemako zelulek bakarrik ekoizten dute aste gutxi batzuetan. Bigarrena, [[IgG]] izenekoa, denbora luzean sortzen da. Ostalariaren odolean IgM egotea infekzio akutu bat zehazteko erabiltzen da; IgGk, berriz, iraganean izandako infekzio bat adierazten du <ref> Greer, S., Alexander, G. J. «Viral serology and detection.» Baillieres Clin Gastroenterol. 1995 Dec;9(4):689-721 </ref>.
 
Erantzun immunearen bigarren defentsa lerroa immunitate zelularra da, [[T linfozito]]en bidez gauzatzen dena. Immunitate zelularraren kasuan antigeno arrotzak neutralizatzen dituztenak ez dira antigorputzak, immunitate-sistemaren zelula berezi batzuk (T linfozitoak) baizik. Bi T linfozito mota daude: Tc linfozitoak (CD8+ ere deituak) eta Th linfozitoak (CD4+). Lehenengoek partikula arrotz eta inbaditzaileak zuzenean suntsitzen dituzte.[26] Bigarrenak gai dira antigeno arrotz bat ezagutzeko eta berarekin konbinatzeko. CD8+ linfozitoek, bereziki, funtsezko zeregina burutzen dute birus patogenoen suntsiketa prozesuan.
 
=== Antibiralak ===