Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
187. lerroa:
Bigarren defentsa mekanismo ez-espezifikoak ehunetako eta odoleko [[fagozito]]ak dira. Fagozitoak immunitate-sistemaren zelula bereziak dira, mikrobioak irentsi eta suntsitzen dituztenak. Fagozito garrantzitsuenak [[makrofago]]ak, [[neutrofilo]]ak eta [[zelula dendritiko]]ak dira. Fagozitoen jarduera ez da selektiboa, partikula arrotzak ez baitituzte bereizten eraso egiteko orduan <ref> Janeway CA, Jr. et al (2005). Immunobiology. (6th ed.). Garland Science </ref>. Makrofagoak eta zelula dendritikoak, bereziki, eraginkorrak dira birusen aurka. Immunitate-sistemaren beste zelula batzuk, [[NK zelula]]k, birusen suntsiketa prozesuan parte hartzen dute (bereziki, birusak dituzten eta infekzio kronikoak pairatzen dituzten zelulak suntsitzen dituzte NK zelulek) <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. ''Brock Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:829 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.</ref>.
 
[[Interferoi]]a da gure organismoak birusen aurka erabiltzen duen beste estrategia bat. Funtsean, interferoia birusek infektatutako zelulek eta immunitate-sistemaren zelulek ekoizten duten proteina da, ondoko zelulekzelulak babesten dituena infekzio birikoen aurrean <ref> Basaras, M., Umaran, A.: Mikrobiologia medikoa, EHUak argitaratuta , 47 orr. ISBN: 84-8373-658-6 </ref>. Molekula oso garrantzitsua da interferoia birusen aurkako infekzioetan. Birus batzuek interferoiaren sintesia beste batzuek baino gehiago areagotzen dute, oso ondo ezagutzen ez den mekanismo baten bidez.
 
Organismoaren bigarren defentsa-lerroa mekanismo espezifikoak dira: erantzun immunitarioa. Birusek lehenengo defentsa-lerroa gainditzen badute, defentsa-sistema konplexu eta eraginkor honekin topo egingo dute. Immunitate-sistemaren defentsa mekanismo espezifikoek osatzen dute defentsa-lerro hori, eta hauen bidez organismoak mikrobio patogenoa hobeto identifikatu eta erantzun egokiagoa ematen du haren aurka. Erantzun immunitarioak [[oroimen immunologiko]]a du, eta horrek bere eraginkortasuna nabarmen areagotzen du. Eta [[antigorputz]]ak eta [[linfozito]]ak dira erantzun immunitarioaren funtsezko elementuak. Bi motatakoa izan daiteke erantzun immunitarioa: immunitate humorala, alde batetik, antigorputzen bidez gauzatzen dena; eta immunitate zelularra, T linfozitoen bidez bideratzen dena.