Egipto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
72. lerroa:
Zenbait inbasio eta okupazioaren ostean, faraoien herria [[arabiar]]ren menpe geratu zen [[VII. mendea]]n. Bertako kulturak arabiar nortasunaren eragin sakona jaso zuen, egun nagusi diren [[islam]]a eta [[arabiera]] barne. Egipto musulmana [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] egoera politikoaren baitan kokatzen da, eta [[Israel]]ekiko gatazka ugarietan. Gainera, herri lan monumental garaikide nagusiak ditu, batik bat, [[Suezko kanala]] eta [[Aswango presa|Asuango urtegia]].
 
=== FaraoienAntzinako Egipto ===
Egiptoko antzinako [[zibilizazio]]a [[Nilo|Nilo ibaiaren]] behe arroan garatu zen. [[Afrika]]tik eta [[Asia]] mendebaletik etorritako biztanle taldeak nahasi ziren bertan. K.a. 10000. urterako harri landua ezagutzen zuten. K.a. 5000. urte aldera [[Neolito]]an bizirik iraun zuten bi zibilizazio mota agertu ziren iparraldean eta hegoaldean. K.a. 4000 urtean bi erresuma zeuden: [[Buto]]ko erreinua iparraldean (Behe Egipto) eta Nekhengo erreinua hegoaldean (Goi Egipto). K.a. 3300. urtearen inguruan Menes hegoaldeko erregeak [[Thinis]] hiriko iparraldea hartu eta bi erreinuak bateratu zituen; hala I. dinastia thiniarra, lehen faraoi dinastia, sortu zen. [[Abydos]]ko eta [[Saqqarah]]ko eraikuntzei esker ezagutzen dira lehen bi dinastia thiniarretako eta Menfisko III. dinastiako faraoien izenak.
 
87. lerroa:
XXI. dinastiak hasiera eman zion ''[[Hirugarren Bitarteko Aroa]]'' deitu izan zaion aldiari (K.a. 1085–633). Dinastia libiar eta kuxiten garaian (K.a. 950–663; XXII–XXV. dinastiak) inperioen gainbehera areagotu zen, eta handik gutxira asiriarren mende geratu zen ([[Assurbanipal|Asurbanipalek]] Tebas hartu zuen K.a. 664. urtean). Berpizkunde aro labur bat etorri zen ondoren [[Psametiko I.a]]k sortu zuen Sais hiriko XXVI. dinastiaren garaian (K.a. 663–525). [[Asiriar]]rak egotzi zituzten; horrek arteen eta erlijioaren loraldia ekarri zuen. Haren ondorengo [[Nekao]]k [[Palestina]] eta [[Asiria]] berriro menderatu nahirik, Josias Israelgo erregea garaitu zuen (Megiddo, Kanaan, K.a. 609), baina Babiloniako errege Nabukodonosorrek menderatu zuen Eufrates ibaiaren ondoan (Karkemishen, K.a. 605). Haren ondorengoek ere ez zuten arrakasta handirik izan, eta azkenik 525ean persiarrek Egipto konkistatu eta beren dinastia ezarri zuten (Pelusa, egun Tell-Farama, 525). Egipto mende batez egon zen persiarren mendean (K.a. 525–404), XXVII. dinastiarekin: [[Kanbises]], [[Dario I.a]], [[Xerxes]], [[Artaxerxes I.a]] eta [[Dario II.a]]). K.a. 404 eta 341 artean nolabaiteko askatasuna lortu zuten XXVIII. eta XXX. bitarteko dinastietan, baina azkenik [[Artaxerxes III.a]]k eta [[Dario III.a]]k Persiako inperiora lotu zuten Egipto. [[Alexandro Handia]]k egotzi zituen persiarrak Egiptotik K.a. 332. urtean.
 
==== Ptolomeotarren, erromatarren eta bizantziarren garaia ====
Alexandro Handiak [[Alexandria]] sortu zuen (K.a. 331), eta Siuahko oasian [[Amon]]en tenplura joan eta bere burua Jainkoaren seme aldarrikatu zuen, faraoi alegia. Bera hiltzean (K.a. 323), [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeo]] Lagosen eskuetan gelditu zen Egipto. Hark sortu zuen ptolomeotarren edo lagidarren dinastia, Kleopatra VII.a hil eta erromatarrek Egipto menderatu zuten arte iraun zuena (K.a. 30). Actiumgo guduaren ondoren (K.a. 31), Augusto Alexandrian sartu zenean, Erromaren mendeko probintzia bihurtu zen Egipto. Enperadoreak zuzenean aukeraturiko agintari militar baten agintepean geratu zen gobernua, eta gizarte egiturak lagidarren garaian bezala jarraitu zuen, greziarrak edo heleniarrak zirela nagusi. Bestalde, Alexandriak [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] osoko portu nagusia eta erlijio eta kultura hiri nagusi gisa jarraitu zuen. Oso zerga astunak ordaindu behar izan zituen Egiptok eta, jatorri desberdineko gizarte kasten arteko banaketa zela medio, matxinada eta gatazka handiak gertatu ziren, Alexandrian batez ere ([[judu]]en eta heleniarren arteko borrokak K. o. 66. eta 117. urteetan. 66. urteko matxinadaren ondorioz 50.000 juduk galdu zuen bizia eta 240.000 hil izan zen 117koan. Huraxe izan zen [[diaspora]] eragin zuen gertaera). Erromatar Inperioa banatu zenean, Egipto [[Bizantzio]]ren eskuetan geratu zen. Bizantziok aurreko politika berari eutsi zion, eta Egiptori oso zerga astunak ezarri zizkion. Arrazoi horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptoarrek persiarren agintea (616), eta azkenik arabiarrena (641).
 
=== Egipto islamiarraislamikoa ===
[[Fitxategi:Kairo Ibn Tulun Moschee BW 1.jpg|thumb|250px|ezkerrera|Ibn Tulun meskita, [[Kairo]]n ([[IX. mendea]])]]
[[Arabiar]]rek hartu ondoren (641), [[Damasko]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiatarren]] eta [[Bagdad]]eko abbasiarren mendean egon zen Egipto 868. urtera arte. Egiptoko biztanle gehienek [[islam]]a onartzeaz gainera, arabiarren hizkuntza bereganatu zuten garai hartan. 868. urtean [[Ahmedibn-Tulun]] gobernariak [[tulundar]]ren emirerri burujabea sortu zuen, 905. urteraino luzatu zena. Hogeita hamar urte geroago [[Mohamed el-Ikhshid]]ek bide beretik jo zuen eta beste dinastia bat sortu zuen (935–969). 969–1171. urte bitartean, [[xiismo|xiita]] [[fatimitar Kaliferria|fatimatarrak]] nagusitu ziren bertan eta, Bagdadi bizkar emanda, Kairon eraiki zuten kalifa-herri berriaren egoitza. Musulman heretikoak baitziren, suniten eta abbastarren aurka gudukatu ziren bertatik. Dinastia honen garaian urte oparoak izan ziren Egipton, sortaldearekin egiten zuen salerosketari esker. [[Kairo]] islamiarren munduko hiri ederrenetako bat bihurtu zen, eta Alexandriak, berriz, galdu egin zuen aspaldiko distira hura. Fatimien agintea ahuldu egin zen gurutzatu kristauen aurkako gerren ondorioz; 1172. urtean [[Saladin]]o kalifa-herria kurdua deuseztatu zuen eta abbastarrek bultzaturiko [[ortodoxia]] [[sunismo|sunita]] nagusitu zen berriro. [[Saladino]]k sortutako ayyubtarren dinastia (1172–1250), mamelukoen buru zen [[Baibars I.a|Baibarsek]] irauli zuen eta dinastia bahrita sortu (1261–1382). Ondoren barbuk zirkasiarrak sorturiko dinastia burdjita etorri zen (1382–1517). [[Mameluko]]en azken bi dinastiotako agintariek mongoliarren erasoetatik babestu zuten Egipto, ekonomia bizkortzen saiatu ziren eta nazioaren oinarri politikoak sendotu zituzten. Monumentu eder handiak izan ziren Kairo hirian. Urte haietan izan zuen Egiptok heleniarren ondorengo garai oparoena. Aurkikunde batek, ordea, Egiptoren gainbehera ekarri zuen XV. mende bukaeran: portugaldarrek Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu zuten (1488) eta Egipto ez zen harrezkero Sartaldeko eta Sortaldeko nazioak elkartzen zituen lurralde bakarra izan. Mamelukoek, bestalde, ezin eutsi izan zioten [[otomandar Inperioa|otomandarren]] erasoari eta turkiarrek beren mende hartu zuten Egipto 1517an.
97. lerroa:
1517an [[Selim I.a]] sultan otomandarrak Egipto hartu eta Turkiaren mendeko herrialde bihurtu zuen. Horrela iraun zuen hiru mendez, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] 1798. urtean hartu zuen arte. Frantziaren agintea oso laburra izan zen, eta 1805ean Muhamed Ali (1805–1849) erregeorde izendatu zuten. Hark Turkiarekiko askatasun osoa lortu zuen. Baina independentzia hura ez zen erabatekoa izan, mendebaleko estatu kolonialistek emandako agindu batzuk bete behar izan baitzituen (Ingalaterrak behartuta, Turkiari gerran irabazitako guztiak itzuli egin behar izan zizkion Egiptok). Aro modernoan Muhamed Aliren aginte aldian sartu zen Egipto. Ondorengoek ez zuten asmatu haren bideari jarraitzen, eta ingelesek Arabï Pacha (1882) abertzalea garaitu ondoren, beren agintea ezarri zuten, izenez oraindik Turkiaren mende bazegoen ere Egipto (1882). Britainiako kontsula zen Egiptoko benetako nagusia; Abbas II.ak (1892–1914) independ entziaren alde egin zuen saioak ez zuen berehalako fruiturik eman. Higikunde abertzaleak indar berria hartu zuen Muhammad Abduh Egiptoko independentziaren lehen teorikoaren eraginez (''[[Nahdha]]'' edo arabiar berpizkundearen sortzaile nagusia izan zen 1899an). Orduan indaberritu zen Egiptoko kultura, eta eskolak, liburutegiak, moldiztegiak eta egunkariak sortu ziren. 1914. urtean Egipto Ingalaterrako koroaren mendeko kolonia bihurtu zen ofizialki eta Abbas II.a inolako aginterik gabe geratu zen. Ondoren, [[Sa'd Zaghlul]]ek 1918an Egiptoren askatasun osoa aldarrikatu zuen. Ingalaterrak, hasierako ezezkoaren ondoren, Sa'd Zaghlul zuzendari zuen ''Wafd'' alderdiaren eskakizunak onartu behar izan zituen, eta 1922an askatasuna eman zion Egiptori, defentsa, armada eta atzerriko harremanak bere esku gorde bazituen ere. Fu'ad I.aren agindupean (1917–1936) konstituzioa edo lege nagusia onartu ondoren, 1924ko hauteskundeetan [[Wafd]] alderdia atera zen garaile. Erregearen eta ''Wafd'' alderdiaren arteko aurkakotasunez baliatu zen Ingalaterra bere politika bideratzeko; Nahhas Pacha ezarri zion Lehen Ministro gisa Farük erregeari (1936–1952), [[Ardatzeko potentziak|ardatzeko indarrekin]] ados eta batera ez zedin (1942). 1945az geroztik ''Wafd'' alderdiak indarra galdu zuen, eta Israelen aurkako gerra galdutakoan (1949) guztiz ahuldu zen gobernua. 1950ean erregeak berriro deitu zion Nahhas Pachari gobernura.
 
==== Nasser-enEgiptoko agintaldiaArabiar Errepublika ====
==== Nasserren agintaldia ====
1952ko uztailean, ''Ofizial Libreak'' erakunde klandestinoak, [[Jamal Abdel Nasser]] buru zuela, estatu kolpea eman eta Faruk agintetik eraitsi ondoren errepublika aldarrikatu zuen (1953). Nasser izan zen, faraoien garaietatik, Egiptoren gaineko aginpidea zuen bertako lehena. Izan ere, erromatarrek, bizantziarrek eta arabiarrek lurraldea hartu zutenetik, agintari izan ziren dinastia guztiak arrotzak izan ziren. Bestalde, Nasserrekin batera agintea hartu zuten ofizial gehienak nekazariak ziren jatorriz. Horregatik batez ere, Nasserren garaian abertzaletasuna eta sozialismoa izan ziren nagusi. Egipton zeuden atzerriko osteak egotzi ondoren (Suezko ubidea nazionalizatu zuen 1956an), Arabiako abertzaletasunaren aldeko lehen urratsak eman zituen Nasserrek. Baina asmo horretarako Siriarekin batera sortutako Arabiar Errepublika Batuak porrot egin zuen berehala (1958–1961). Urte haietan nagusi ziren bi blokeen aurrean, neutraltasunean oinarrituriko politika bideratu zuen Nasserrek eta harremanak izan zituen bai mendebaleko herriekin eta bai herri sozialistekin ere. [[Akabako golko]]ko bidea Nasserren aginduz itxi ondoren (1967ko maiatza), Israelek Egiptoren aurkako gerra aldarrikatu zuen (1967ko ekaina, Sei Egunetako gerra) eta, juduak nagusitu ondoren, Egiptok Sobietar Batasunaren aldera jo zuen.
 
==== AzkenSadaten urteaketa Mubaraken agintaldiak ====
1970ean [[Anuar as Sadat|Anwar el-Sadat]] izan zen Nasserren ondorengoa, eta haren jarraitzaile ezkertiarrak bazterturik, federazio bat osatu zuen [[Siria]]rekin eta [[Libia]]rekin: [[Arabiar Errepubliken Batasuna]]. Orduan hartu zuen Egiptok ''Egiptoko Arabiar Errepublika'' deitura (1971). 1973ko urriaren 6an, sobietar aholkulariak kanpora bidali ondoren, [[Israel]]i eraso zion Egiptok, Siriarekin batera. 1977an Israelengana hurbiltzen hasi zen, eta bake akordio bat izenpetu zuten bi nazioek (1979ko martxoa). Hitzarmen honen arabera Sinaiko eta Suezko lurraldeen [[desmilitarizazio]]a erdietsi zen arren, palestinatarren auzia konpontzeke geratu zen, eta Egiptok kritika zorrotzak jaso zituen gainerako Arabiako herrien eta estatuen aldetik, diplomazia eta ekonomia zigorrak barne. 1981eko urriaren 6an armadako soldaduek Anwar al-Sadat lehendakaria hil zuten, eta [[Hosni Mubarak]] izan zen ondorengoa. Mubarakek lurraldearen segurtasuna eta lasaitasuna ziurtatu nahi izan zituen, eta herriaren nahigabea, ustelkeria eta pobretasuna neutralizatzeko asmoz, Anwar al-Sadaten senideen ondasunen iturria ikertu zuen. Aldi berean, erraztasunak eman zizkien kanpoko enpresei Egipton lan egiteko, kanpoko inbertsioak ugaritzeko asmoz. 1984 irekitze urtea izan zen Egiptorentzat, bai barrualdean bai kanpo politikan. [[Camp Davideko hitzarmenak]] Egiptori ekarri zizkion ondorio negatiboenak gainditzea lortu zen, onartu baitzen [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] krisiaren edozein irtenbide justu palestinar herriaren eskubideak onartzearen bidez iritsiko zela. 1985. urtetik aurrera, ordea, ekonomia krisia larriagotu egin zen, ekonomiaren lau iturri nagusietatik lortzen ziren diru iturriak beherakada izugarria izan baitzuten: petrolioa, emigranteen dirua, [[Suezko kanala|Suezko ubidea]] eta turismoa. Egiptok atzerriko herrialdeekin zuen zorra 2.400 milioi dolarrekoa zen 1970ean; 1986an, berriz, 35.000 milioikoa zen. 1990ean [[Irak]]en gudarostea [[Kuwait]]en sartu zenean, ekintza hura gaitzetsi zuten arabiar herrialdeen buru izan zen Egipto, eta soldaduak bidali zituen Golkora. Lurreko erasoa hasi zenean, Estatu Batuek barkatu egin zioten Egiptori zuen zorra militarra (7.000 milioi dolar). Baina egiptoarrak ez ziren Ekialdeko herrialdeekin bat egite horren aldekoak. 1991n NDFk erabaki zuen Egiptori diru laguntzak ematea ekonomian aldaketak egiteko baldintzapean. Kairok hitz eman zuen estatuaren enpresak pribatizatuko zituela, produkzio eta inbertsio kontrolak kenduko zituela, eta zerga defizita barne produktu gordinaren % 21etik % 6,5era jaitsiko zuela. Konpromiso horiek bete ahal izateko, gobernuak janarien eta oinarrizko beste gai batzuen laguntzak kentzea erabaki zuen. 1991n higikunde islamiko fundamentalistaren erasoak gogortu egin ziren, eta gobernuak beste hiru urtez luzatu zuen larrialdi egoera. Horrez gainera, [[terrorismo]]aren kontrako lege bat ezarri zuen, eta milaka islamista atxilotu zituzten; 1993an 15 lagun hilarazi zituzten. Krisi sozioekonomikoa larritu egin zen 1992ko lurrikararekin: 350 hildako eta 4.000 zauritu izan ziren. 1994an turisten kontrako atentatuak ugaritu egin ziren, eta Mubarak ez zen gauza izan islamiar fundamentalisten arazoari irtenbidea aurkitzeko. Kanpo politikari dagokionez, arabiar herrialdeekiko harreman politikoak berreskuratu zituen; 1995ean arabiar herrialdeetako buruzagi nagusien bilera bat izan zen Kairon. 2003. urtean aldaketaren aldeko mugimendua sortu zen, ''[[Kifaya]]'' izenez ezaguna, demokraziara itzultzeko eta askatasun zibil handiagoak lortzeko helburuarekin. Itxuraz alderdi aniztasunaren arabera antolatzen bada ere boterea, praktikan, berrogeita hamar urtez hautagai bakarra izan da lehendakaritzarako hauteskundeetan; parlamenturako hauteskundeetan, berriz, alderdi anitzek parte hartzen dute. 2005ean Hosni Mubarak lehendakariak adierazi zuen aldatu egingo zuela lehendakaria hautatzeko legea; beraz, 2010eko hauteskundeetan hautesle bat baino gehiago hautatu ahal izango dira, lehenengo aldiz, 1952. urteaz geroztik. 2007an erreferendum bat egin zen, lehendakariaren ahalmenak handitzeko.
 
306 ⟶ 307 lerroa:
=== Erlijioa ===
Erlijio banaketa hau da: [[islam]]a (% 90, musulman [[sunismo|sunniak]]); kristau [[kopto]]ak (3 milioi); greziar [[Eliza otodoxoa|ortodoxoak]], [[katolizismo|katolikoak]] eta [[erreforma protestantea|protestanteak]] (% 3).
 
=== Hiri nagusiak ===
{{Hiri handienak
| name = Egiptoko hiri handienak
| country = Egipto
| stat_ref = 2017ko errolda<ref name="citypopulation">{{erreferentzia |url=https://www.citypopulation.de/en/egypt/cities/ | izenburua=Egypt: Governorates, Cities & Towns |sartze-data=2020-4-2 |argitaletxea=citypopulation.de}}</ref>
| list_by_pop =
| class = nav
| div_name = Gobernoratoa
| div_link =
 
| city_1 = Kairo
| div_1 = Kairo (eskualdea){{!}}Kairo
| pop_1 = 9.153.135
| img_1 = View from Cairo Tower 31march2007.jpg
 
| city_2 = Alexandria
| div_2 = Alexandria (eskualdea){{!}}Alexandria
| pop_2 = 5.039.975
| img_2 = Alex Kornish at Downtown.jpg
 
| city_3 = Giza (Egipto){{!}}Giza
| div_3 = Giza (eskualdea){{!}}Giza
| pop_3 = 4,146,340
| img_3 = Giza-Nile.JPG
 
| city_4 = Xubra el-Khaima
| div_4 = Qaliubiya
| pop_4 = 1.165.914
| img_4 = 3-D Building on Google Map - panoramio.jpg
 
| city_5 = Port Said
| div_5 = Port Said (eskualdea){{!}}Port Said
| pop_5 = 751.073
 
| city_6 = Suez
| div_6 = Suez (eskualdea){{!}}Suez
| pop_6 = 660.592
 
| city_7 = Mansura
| div_7 = Dakahlia
| pop_7 = 548.259
 
| city_8 = Mahalla al-Kubra
| div_8 = Gharbia (eskualdea){{!}}Gharbia
| pop_8 = 522.799
 
| city_9 = Tanta (Egipto){{!}}Tanta
| div_9 = Gharbia (eskualdea){{!}}Gharbia
| pop_9 = 508.754
 
| city_10 = Faiyum
| div_10 = Faiyum (eskualdea){{!}}Faiyum
| pop_10 = 475.139
 
| city_11 = Asiut
| div_11 = Asiut (eskualdea){{!}}Asiut
| pop_11 = 462.061
 
| city_12 = Khusus
| div_12 = Qaliubiya
| pop_12 = 459.586
 
| city_13 = Ismailia
| div_13 = Ismailia (eskualdea){{!}}Ismailia
| pop_13 = 386.372
 
| city_14 = Zagazig
| div_14 = Sharqia (eskualdea){{!}} Sharqia
| pop_14 = 383.703
 
| city_15 = Urriaren 6a
| div_15 = Giza (eskualdea){{!}}Giza
| pop_15 = 350.018
 
| city_16 = Aswan
| div_16 = Aswan (eskualdea){{!}}Aswan
| pop_16 = 321.761
 
| city_17 = Kairo Berria
| div_17 = Kairo (eskualdea){{!}}Kairo
| pop_17 = 298.343
 
| city_18 = Damietta
| div_18 = Damietta (eskualdea){{!}}Damietta
| pop_18 = 282.879
 
| city_19 = Damanhur
| div_19 = Beheir (eskualdea){{!}}Beheir
| pop_19 = 262.505
 
| city_20 = Minia
| div_20 = Minia (eskualdea){{!}}Minia
| pop_20 = 245.478
}}
 
== Ekonomia ==