Aza berde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
 
Herbehereetan, ''stamppot boerenkool'' izeneko neguko plater batean jaten da, plater nazionaltzat jotzen dena: aza eta patata nahasketa da, ''Gelderse rookworst'' [[saltxitxa]] ketu batekin zerbitzatua.
 
Ipar Europan diotenez, gaueko izotzek eraldatu eta hobetu egiten dituzte azak, gozoagoak eginez. Antza denez, gaueko izotzek hostoen [[almidoi]]a [[azukre]] bihurtzen dute eta horrela [[zapore]] atseginagoa lortzen da. Baina izotza ez da eragile bakarra almidoi-kate luzeak azukrearen osagaietan banatzen. Eragiketa hori landarean dauden [[entzima|entzimek]] egiten dute. Eguraldi hotzarekin, landarearen mekanismo metaboliko polikiago doa eta landarearen [[erregai]] den azukrea gutxiago kontsumitzen da. Entzimak ([[fosfofruktokinasa]]) mantsotu egiten dira tenperatura txikiekin, aldi berean [[fotosintesi]]ak azukreak ekoizten jarraitzen duen bitartean. Horrela, landarea gozoagoa egiten da. Gozatze hori aza landatua dagoen bitartean gertatzen da, biltzen bada ez baitu fotosintesi gehiago egiten.
 
===Apaingarri===