Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
204. lerroa:
[[Zelula barneko parasito]] hertsiak direnez, birusek lotura oso estua mantentzen dute zelula ostalariarekin. Ondorioz, zaila da zelula ostalaria kaltetzen ez duten substantzia antibiralak erabiltzea. [[Bakterio]]en aurkako agente selektibo eraginkorrekin ([[antibiotiko]]ekin) lortutako arrakasta terapeutikoak ezin dira lortu antibiralekin <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:762 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1 </ref>. Kontuan hartu behar da bakterioen egitura zelularra eta gure gorputzeko zelulena ezberdinak direla, eta horrek bakterioen aurkako antibiotikoen jarduera errazten du, erraza baita bakterioetan soilik dauden egitura zelularrei eraso egitea, gure gorputzeko zelulak kaltetu gabe. Birusekin ez da gauza bera gertatzen.
 
Lehenengo botika antibirikoak 1960ko hamarkadan agertu ziren, baina botika horien sintesian aurrerakada handia eman zen 1985tik aurrera, hein handi batean [[HIES]]aren agerpenarekin batera. Gaur egun, antibiotikoen aldean, botika antibiriko gutxi dago, nahiz eta haien zerrenda urtez urte handitzen den <ref> Ingraham, J.L., Ingraham, C. Introducción a la Microbiologia Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 509 orr. ISBN 84-291-1871-3 </ref>.
 
Antibirikoei esker hainbat gaitzen aurkako tratamendua dago egun: HIESa, [[herpesbirus]]ek sortzen dituzten gaitzak ([[barizela]], [[herpes]] arrunta, [[herpes zoster]]ra...), [[B hepatitis|B]] eta [[C hepatitis]]a.... A influenzaren birus ([[gripe]]a) eta [[papilomabirus]]en aurka ere antibiriko espezifikoak daude.
217. lerroa:
 
*[[alderantzizko transkriptasa]] entzima (funtsezkoa RNA birusentzat) inhibitzen dutenak: [[nebirapina]], [[delabirdina]]….
 
*proteasa inhibitzaileak: [[GIB]]aren [[proteasa]] entzima blokeatzen dute, birusak behar duen [[entzima]] polipeptidoen garapena egiteko eta birusaren heltze-prozesua burutzeko. [[Sakinabir]]ra, [[erritonabir]]ra eta [[indinabir]]ra talde honetako antibiralak dira.
 
*[[interferoi]]a: goian aipatu den bezala, interferoia gure gorputzak birusen aurka ekoizten duen substantzia naturala da, gaur egun [[ingeniaritza genetiko]]aren bidez kopuru handitan lortzen dena. Interferoiak birusaren ugalketa inhibitzen duten proteinen sintesia induzitzen du.
 
Ondoko taulan antibiral garrantzitsuenak agertzen dira, bere jarduera mekanismoaren arabera sailkatuak eta bakoitzaren aplikazioekin:
 
 
 
== Sailkapena ==