Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
200. lerroa:
 
=== Antibiralak ===
{{sakontzeko|antibiral}}
 
[[Zelula barneko parasito]] hertsiak direnez, birusek lotura oso estua mantentzen dute zelula ostalariarekin. Ondorioz, zaila da zelula ostalaria kaltetzen ez duten substantzia antibiralak erabiltzea. [[Bakterio]]en aurkako agente selektibo eraginkorrekin ([[antibiotiko]]ekin) lortutako arrakasta terapeutikoak ezin dira lortu antibiralekin <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:762 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1 </ref>. Kontuan hartu behar da bakterioen egitura zelularra eta gure gorputzeko zelulena ezberdinak direla, eta horrek bakterioen aurkako antibiotikoen jarduera errazten du, erraza baita bakterioetan soilik dauden egitura zelularrei eraso egitea, gure gorputzeko zelulak kaltetu gabe. Birusekin ez da gauza bera gertatzen.
 
Lehenengo botika antibirikoak 1960ko hamarkadan agertu ziren, baina botika horien sintesian aurrerakada handia eman zen 1985tik aurrera, hein handi batean [[HIES]]aren agerpenarekin batera. Gaur egun, antibiotikoen aldean, botika antibiriko gutxi dago, nahiz eta haien zerrenda urtez urte handitzen den.
 
Antibirikoei esker hainbat gaitzen aurkako tratamendua dago egun: HIESa, [[herpesbirus]]ek sortzen dituzten gaitzak ([[barizela]], [[herpes]] arrunta, [[herpes zoster]]ra...), [[B hepatitis|B]] eta [[C hepatitis]]a.... A influenzaren birus ([[gripe]]a) eta [[papilomabirus]]en aurka ere antibiriko espezifikoak daude.
 
Botika antibiralek modu ezberdinetan jarduten dute:
 
*batzuek genoma birikoaren (DNA ala RNA) sintesia oztopatzen dute ([[nukleosido]]en analogoak dira); hauek arrakasta handiz erabili dira gaixotasun birikoen tratamenduan ([[zidobudina]] da horietako bat, [[timidina]]ren analogo bat duena; [[aziklobir]]ra da beste bat, etab.)
 
*beste batzuek birusaren sarrera zelula ostalarian blokeatzen dute: [[amantadina]] (birusaren deskapsidazioa blokeatzen du), errimantidina….
 
*RNA eta DNAren [[ADN polimerasa|polimerasa]]k inhibitzen dituztenen artean, [[azido fosfonoformiko]]a aipatu behar da.
 
*[[alderantzizko transkriptasa]] entzima (funtsezkoa RNA birusentzat) inhibitzen dutenak: [[nebirapina]], [[delabirdina]]….
 
== Sailkapena ==