Aza berde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
14. lerroa:
==Erabilera==
[[Fitxategi:Kogt skinke brunede kartofler grønlangkål.jpg|thumb|ezkerrera|[[Urteberri]]ko plater tradizionala [[Danimarka]]n: urdaizapiko egosia, patatak eta aza berdea.]]
Aza berde mota hau [[sukaldaritza]]n erabili izan da [[Ipar Europa]]n eta [[Ipar Amerika]]n. Batez ere egosita jaten da, hainbat modutara, baina nagusiki zopetan. Horrez gain, erregosia ere jaten da, bakarrik edo patata, azenario eta tipulekin. Hostoak haragia edo betegarri bat biltzeko erabili daitezke, edo [[lasagna]] orearen alternatiba gisa. Labean edo frijituta egin daitezke aperitibo gisa, [[patata frijitu]]en antzera.

[[Alemania]]ko sukaldaritzan, esaterako, oso ezaguna da [[Oldenburg]] eskualdeko hirietan, eta ''Grünkohlessen'' du izena. Lehen izozteak iristearekin batera (abendu aldera), aza berdearen garaia hasten da. Eskualde honetan ohitura da erabat elurtutako kale eta zelaietan jolas tradizionaletara jolastea (adibidez ''Boßeln'' [[bola joko]]a eta ''Klootschießen'' erratz-jaurtiketa) eta gari-[[pattar]]ra edatea, goseak jatetxe batera "aza berdea ''Pinkel'' saltxitxarekin" jatera behartzen duen arte. Ohikoa izaten da "aza berdearen erregea" aukeratzea, kantitate handiena jan duten mahaikideen artean. Merkatuetan izotz txikiz edo elurrez inguratuta aurkitzen da.
 
Herbehereetan, ''stamppot boerenkool'' izeneko neguko plater batean jaten da, plater nazionaltzat jotzen dena: aza eta patata nahasketa da, ''Gelderse rookworst'' [[saltxitxa]] ketu batekin zerbitzatua.