Aza berde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
14. lerroa:
==Erabilera==
[[Fitxategi:Kogt skinke brunede kartofler grønlangkål.jpg|thumb|ezkerrera|[[Urteberri]]ko plater tradizionala [[Danimarka]]n: urdaizapiko egosia, patatak eta aza berdea.]]
Aza berde mota hau [[sukaldaritza]]n erabili izan da [[EuropaIpar IparraldeaEuropa]]n eta [[Ipar Amerika]]n. [[Alemania]]ko sukaldaritzan, esaterako, oso ezaguna da [[Oldenburg]] eskualdeko hirietan, eta ''Grünkohlessen'' du izena. Lehen izozteak iristearekin batera (abendu aldera), aza berdearen garaia hasten da. Eskualde honetan ohitura da erabat elurtutako kale eta zelaietan jolas tradizionaletara jolastea (adibidez ''Boßeln'' [[bola joko]]a eta ''Klootschießen'' erratz-jaurtiketa) eta gari-[[pattar]]ra edatea, goseak kantinajatetxe batera "aza berdea ''Pinkel'' saltxitxarekin" jatera behartzen duen arte. Ohikoa izaten da "aza berdearen erregea" aukeratzea, kantitate handiena jan duten mahaikideen artean. Merkatuetan izotz txikiz edo elurrez inguratuta aurkitzen da.
 
Herbehereetan, ''stamppot boerenkool'' izeneko neguko plater batean jaten da, plater nazionaltzat jotzen dena: aza eta patata nahasketa da, ''Gelderse rookworst'' [[saltxitxa]] ketu batekin zerbitzatua.
 
==Erreferentziak==