Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Handitu datuak bereizteko moduan
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Espainiako Gerra Zibila Donostian''' [[1936]]ko uztailaren 18tik irailaren 13ra garatu zen lehen fasean, Espainiako hainbat tokitan nagusitutako [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|indar kolpistak]] Donostian garaile sartu arte; bigarren fase batean, berriz, Donostia erretagoardian geratu zen, eskasiaren eta herritarren errepresio gogorraren erdian. Hilabete eta erdiko erresistentziaren ondoren, Donostia [[Irungo gudua (1936)|Irundik]] eta [[Espainiako Gerra Zibila Goierrin (1936)|Oria haranetik]] zetozen [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamenduaren]] aldeko indar militarren menpe erori zen, eta horrek aldaketa handia ekarri zion hiri barneko eguneroko bizitzari.
[[Fitxategi:SFernando ospatzeko parada.jpg|thumb|Loiolako militarrek egindako parada, herritarren protestaren erdian (1936ko maiatza)]]
[[Fitxategi:70476-36ko_gerrako_errefuxiatuen_mugimenduak.svg|400px|eskuinera|1936-37 urteetan, Donostia eta Euskal Herritik ihesi erbesteratutako herritarrak]]
Erresistentzia militarraren aldian, hiria errepublikaren aldeko indar politiko desberdinen arteko oreka bihurri batean bizi izan zen. [[Donostiako historia|Donostia]] galdu eta berehala, hamar milaka herritarrek ihes egin zuten, [[Bizkaia|Bizkai]] aldera gehienak, eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]] beste batzuek. Gerraren ondorio zuzenak artean hilabetetan luzatu ziren, aldaketa instituzionala, pobrezia eta errepresioa uztartu zituena. Donostiaren okupazioari, Gipuzkoakoak jarraitu zion, 1936ko irail amaieran burutua Bizkaiko mugaraino.