Txikipedia:Hiroshima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
Hiroshima izan zen historiako lehen {{txp|Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|bonbardaketa atomikoa}} izan zuen hiria; 1945eko abuztuaren 6an gertatu zen {{txp|Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren}} amaieran, {{txp|Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako}} ''Enola Gay'' izeneko B-29 hegazkin bonbaketariak lehen {{txp|Bonba atomikoa|bonba atomikoa}} bota zuenean hiriaren gainean. 80.000 pertsona inguru hil ziren une hartan, eta urtebeteren buruan, hildakoak 140.000 ziren, hiriak lehenago zeukan biztanleriaren % 40, gutxi gorabehera.
 
Gerraren ondoren, hiria osorik eraiki zen berriro, baina erdialdea bonba atomikoa lehertu ondoren geratu zen bezala gorde zen, hondamena gogorarazteko. 1949an, Bakearen Hiria izendatu zen, eta gaur egun hiriko erakundeek lanean dihardute munduko arma nuklear guztiak deusezta daitezen. 1955ean, Hiroshimako Bakearen Memoriala inauguratu zuten, eta 1966. urtean {{txp|UNESCO|UNESCOk}} Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
 
Gaur egun, hiria arrantza portu eta industriagune garrantzitsu bat da.