Atari:Hezkuntza/Online irakaskuntzarako dekalogoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
10. lerroa:
* Lanak neurrian agindu; une honetan ikasle askori era askotako eta lan-karga handiko zereginak bidali edo jarri zaizkie eta itomen-sentsazioa zabaltzen ari da. Horregatik, komeni da klaustroko edo mintegiko gainerako lankideekin koordinatzea eta ikasleek zenbateko eta nolako lana egin beharko duten adostea.
* Ildo beretik, saiatu behar genuke funtsezkoari heltzen eta modu sinplean ekiten.
* Kanalari dagokionez, ez da komeni irakasle bakoitzak bere aplikazio teknologikoa erabiltzea zeren horrek ere, hasieran behintzat, estres handia sor baitezake: ikasle asko, irakasgaiaren arabera, tresna ezberdinak erabiltzera behartzen ari gara eta horrela, ikasgai batetik bestera aplikazioa aldatu beharra izaten dute ([[posta elektronikoaelektroniko]]a, Google Drive, [[Moodle]], Google Classroom, [[Edmodo]], bideokonferentziak egiteko baliabide ezberdinak...). Beraz, irakasleen arteko koordinazioa funtsezkoa da.
* Horregatik, lantaldean ari bazara edo ikasle talde batek irakasle batzuk baditu... hartu ordu batzuk, edo egun bat, eta '''koordinatu''', bateratu estiloak, zehaztu ahalik eta gehien ikasleek eman beharreko pausoak. Online aritzeko ohiturarik ez badago, pasa gradualki neurri txikitik handira.
* Irakasleek '''taula bat''' partekatu ahal dute euren artean, eta gero ikasleekin. (Ikusi beherago: Irakasgaia. Zer egin beharko da. Nola (argibideetara esteka). Noizko, epeak (Eguna + ordua)). Irakasle guztiek ikusi behar dute beste irakasleek zer eskatu duten eta noizko eskatu duten. Egin kontu ikasleek dozena bat irakasgai izan ditzaketela eta etxetik oso modu autonomoan lan egin beharko dutela. Ondo neurtu beharko dugu '''zer''' eskatuko zaien, eta oso argi izan beharko dugu '''zertarako''' eskatzen dugun, zein [[Gaitasun_(hezkuntza)|gaitasunak]] lantzeko.
* Ikastaroan murgilduta, '''zaindu feedbacka '''inoiz baino gehiago. Erabaki lantaldean komunikazioa nolakoa izan behar duen.
* Murriztu ekitaldi sinkronoak, sarean estresa sortzen dute eta askotan, ohitura faltagatik nahiz ekipoen ezarpen ezberdinengatik, konexio-arazoak izaten dira. Ahal bada, erabili eztabaida eta talde-lana bultzatzeko beste bide batzuk ere, [[Ikaskuntzarako_ingurune_birtual|ikasgela birtual]]etako foroak edo, ikasleen adinaren arabera, sortu [[Telegram_(aplikazioa)|Telegram]]eko talde bat ikasleekin. Edo [https://librezale.eus/wiki/KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak#Matrix_.2F_Riot Matrix/Riot] gela bat.
* Teknologia ez da erabili behar aurrez aurreko ikasgela egiten duguna ordezkatzeko, besterik gabe. Online edo urrutitik aritzeak ez dakar derrigor bideokonferentzietan ordu luzez pasatzea, eta gero etxeko lanak agintzea.
19 ⟶ 20 lerroa:
* Ildo horretatik, norberaren azalpenak edo lan-proposamenak bideo formatuan (laburrak izatea komeni da) graba daitezke eta gero [[YouTube|Youtube]]ra edo [[PeerTube]]ra kargatu. Horiek publikoak edo ikusgaitza moduan argitara daitezke. Ikusgaitza moldean kargatuz gero, bideoak ez dira publikoak, soilik ikasleek ikusi ahal dituzte, esteka bidaltzen badiegu. Gero, eskolako [[LMS]]ean ([[Moodle]]n, adibidez) bideoaren esteka jar daiteke. Publikoan jarriz gero, aukera dago lizentzia libre batekin ere kargatzeko, bideo horiek beste leku batzuetan ere erabili ahal izateko.
* Aprobetxatu eta esperimentatu apur bat: aukera paregabea da!
{| {{taulapolita}}
! rowspan="2" style="background: #B0C4DE;;font-size:120%" | <center>Irakasgaia</center>
! rowspan="2" style="background: #B0C4DE;;font-size:120%" | <center>Ataza. Zer egin.</center>
! rowspan="2" style="background: #B0C4DE;;font-size:120%" | <center>Argibideak. Nola egin.</center>
! rowspan="2" style="background: #B0C4DE;;font-size:120%" | <center>Epea. Noizko.</center>
|-
|
|
|
|
|-
| <center>'''Bio-Geo'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideetara [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-03 - ostirala. 12:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Euskara'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideetara [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-06 - astelehena. 16:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Fi-Ki'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideetara [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-03 - ostirala. 14:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Ingelesa'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideetara [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-06 - astelehena. 16:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Gaztelania'''</center>
| <center>Título de la actividad propuesta</center>
| <center> > [[Hiperesteka|Hipervínculo]] a las instrucciones < </center>
| <center>2020-04-07 - asteartea. 16:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Gizar.'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-07 - asteartea. 16:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Gorputz Hez.'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-08 - asteazkena. 13:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Mate'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]]< </center>
| <center>2020-04-09 - osteguna. 16:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Musika'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-08 - asteazkena. 13:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Plastika'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-09 - osteguna. 16:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''Tekno.'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-10 - ostirala. 14:00 p.m.</center>
|-
| <center>'''...'''</center>
| <center>Proposatutako atazaren izenburua</center>
| <center> > Argibideen [[Hiperesteka|esteka]] < </center>
| <center>2020-04-10 - ostirala. 13:00 p.m.</center>
|-
|}
 
== Ikasteko baliabide-biltegiak ==