Kontzeju: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|gaur egun Araba-Nafarroetako hainbat herrik duten antolakundeari|Erdi Aroko kontzejuak|Kontzeju (Erdi Aroa)}}
 
'''Kontzejua''', [[Araba]]n eta [[Nafarroa Garaia]]n, [[udalerri]] baten barruan nolabaiteko autonomia duen [[Herri (hiria)|herria]] edo herri multzoa da. Kontzejua lurralde izaerako toki erakunde bat da, [[nortasun juridiko]]a eta [[jarduteko gaitasun]]a dituena, eta bere interesak kudeatzeko autonomia duena. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaiak, 2019. urtearen hasierako datuek diotenez,<ref>{{es}} Nafarroako Estatistika Erakundea: [https://administracionelectronica.navarra.es/GN.InstitutoEstadistica.Web/informacionestadistica.aspx?R=1&E=1 «Padrones: Evolución de los municipios y concejos desde 1981, con su legislación asociada»], ''Navarra.es'' webgunea. Kontsulta data: 2020-03-31.</ref> 348346 kontzeju ditu.
 
'''Kontzeju irekia''' da, baldin kontzejua auzotar guztien batzar batek gobernatzen badu, eta auzokideek aukeratutako administrazio batzar batek administratzen badu. [[Zuzeneko demokrazia]]z funtzionatzen du, beraz.
 
'''Kontzeju itxia''' da, baldin kontzejua auzotarrek aukeratutako administrazio batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.
 
Kontzejuaren administrazio batzarrak osaera hau izaten du: kontzejuburua (kontzejuko lehendakaria edo presidentea ere deitzen zaio), idazkaria, diruzaina eta batzordekide soilak.<ref>[http://www.navarra.es/NR/exeres/A73FB067-E273-4B0A-8C72-C41182DECD99.htm 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa] (ikus, bereziki, 38. eta 90. artikuluak).</ref><ref>[http://www.jjggalava.eus/Hemendik/ficherosFTP/es/Normativa_Basica/2/juntas/11_1995/TConsolidado.pdf#pagemode=bookmarks 11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Herri-Batzarrei buruzkoa].</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==