Margarita Fofanova: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-<ref name=''aa'' +<ref name="aa")
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Margarita Vasilievna Fofanova''' ({{lang-ru|Маргарита Васильевна Фофанова}}, [[1883]]ko [[urriaren 2]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/irailaren 20a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup> - [[1976]]ko [[martxoaren 29]]a) militante [[boltxebike]]a izan zen<ref name=''"aa''">[http://k17.eus/2017/08/25/fofanova-margarita/ Fofanova, Margarita], ''[http://k17.eus/ K17]'', 2017-08-25. CC0 Domeinu Publikoa</ref>.
 
== Biografia ==
Militante boltxebikea izan zen gaztetatik, [[1902]]. urtetik. [[1903]]an lehen aldiz atxilotua izan zen. [[Perm]], [[Arkhangelsk]], [[Simferopol]] eta [[Ufa]] hirietan lan politikoa egiten ibilitakoa. Ogibidez, [[agronomia]]n aditua zen. [[1917]]an, [[Otsaileko iraultza]]ren ondoren, [[Petrograd]]eko [[Sobiet]]aren diputatu izan zen. [[1917]]ko Uztaileko Krisian, [[Lenin]]en jada iheska zihoenean, [[Finlandia]]ra ihes egin aurretik, bileraren bat Fofanovaren etxean egin zuen, ordutik Fofanova Leninen konfidantza osoko burkide izan zen<ref name=''"aa''"/>.
 
[[Urriko Iraultza]]n, oso paper garrantzitsua izan zuen; [[1917]]ko [[urri]]an, Lenin [[Finlandia]]tik Petrogradera itzuli zenean, Fofanovaren etxean gorde baitzen (egun horietan, Fofanovak [[Lenin]] informatua izan behar zuen, [[egunkari]]ak ekarriz, Petrogradeko giroa sumatuz eta transmitituz, eta baita ere Leninen eta Komite Zentralaren arteko lotura lanak eginez). [[1917]]ko [[urriaren 25]]ean, Sobietan II. Biltzarra hastera zihoala eta [[boltxebike]]ek Petrogradeko toki nagusiak jada hartu zituztela, Leninek, Smolni Institutura operazioak koordinatzera joan aurretik, bere azken oharra Fofanovari idatzi zion, hitz hauekin: “''Zuk nahi ez zenuen tokira joan naiz. Ilitx''”<ref name=''"aa''"/>.
 
[[Urriko Iraultza]]ren ostean, Nekazaritzarako Herri-Komisariotzan egin zuen lan (beste postu batzuen artean, [[Armada Zuria]]k alde egin ostean, [[Krimea]]ko [[nekazaritza]] berrindartzen). 1922an [[ekonomia]] departamenduan lanean ibili zen, [[1934]]an erretiratu zen arte. Leninen biografia bat idatzi zuen. [[Leninen Ordena]]ren Saria eta Urriko Iraultzaren Ordenaren Saria irabazi zituen. [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista]]ren XXV. Biltzar Nagusian ordezkari izan zen. [[1976]]an hil zen<ref name=''"aa''"/>.
 
== Erreferentziak ==