Hegoburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
259. lerroa:
== Hegoburua kulturan ==
Antartika fikzioan ezezagunaren eta abentura urrunaren sinonimoa izan da. Azken muga gisa eta gizakiarentzat ulertzen zaila den ingurune bezala agertu da literaturan. [[Aldaketa klimatiko]]aren eraginez, Antartika zientziaren eta gizakiaren jarreraren arteko bidegurutze bezala agertu da fikzioan azken urteotan. [[Howard Phillips Lovecraft]]en ''[[At the Mountains of Madness]]'' Antartikan kokatua dago, adibidez.
 
Amundsen-Scott basean dagoen bizimodua [[Joh nBird]]en ''One Day, One Night: Portraits of the South Pole'' liburuan jasotzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=Becky|abizena=Hughes|izenburua=Explore Life at the South Pole in One Day, One Night: Portraits of the South Pole|hizkuntza=en|data=2018-01-31|url=https://parade.com/641576/beckyhughes/explore-life-at-the-south-pole-in-one-day-one-night-portraits-of-the-south-pole/|aldizkaria=Parade|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. Bertan aipatzen dira Hegoburuko [[Foucaulten pendulu]]a<ref>{{Erreferentzia|izena=George|abizena=Johnson|izenburua=Here They Are, Science's 10 Most Beautiful Experiments|hizkuntza=en-US|data=2002-09-24|url=https://www.nytimes.com/2002/09/24/science/here-they-are-science-s-10-most-beautiful-experiments.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-03-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Baker, Gregory L.|izenburua=Seven tales of the pendulum|argitaletxea=Oxford University Press|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/673415082|isbn=978-0-19-958951-7|pmc=673415082|sartze-data=2020-03-29}}</ref>, [[300en Kluba]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Becky|abizena=Hughes|izenburua=Explore Life at the South Pole in One Day, One Night: Portraits of the South Pole|hizkuntza=en|data=2018-01-31|url=https://parade.com/641576/beckyhughes/explore-life-at-the-south-pole-in-one-day-one-night-portraits-of-the-south-pole/|aldizkaria=Parade|sartze-data=2020-03-29}}</ref> eta zientzialariek egiten duten lana. [[Kim Stanley Robinson]]ek ''Antarctica'' liburuan Amundsen-Scott eta McMurdo baseetan oinarritutako [[zientzia-fikzio]] kontakizun bat egiten da, etorkizun hurbil batean kokatua.
 
''[[X-Files]]'' telesailean ere agertu zen, baita ''[[Whiteout]]'' filman ere, nahiz eta bigarren honetan espazioa ez den benetakoa. ''[[Civilization IV]]'' bideo-jokoaren ''Rise and Fall'' luzapenean Amundsen-Scott basea agertzen da munduko mirari gisa. ''[[Suit Gundam: The Origin]]'' animean hiri handi bat dago Antartikan, Scott City izenekoa. Bertan bake-konferentzia bat egiten da Lurraren Federazioaren eta beste giza kolonia batzuen artean. 2019ko ''[[Where'd You Go, Bernadette]]'' filmean basea agertzen da, eta bere eraikuntza ere erakusten da itxiera kredituetan, nahiz eta filmean agertzen den lekua benetan [[Halley VI Britainiar Antartikako Ikerketa Basea]] den.
 
Ingurune urruna izateak konspirazio askorako aukera eman du. [[Lur Lauaren teoria]] defendatzen dutenen arabera, Hegoburua ez da existitzen (baina Iparburua bai), eta Antartika, benetan, Lur osoa inguratzen duen izotzezko gune infinitu bat da<ref>{{Erreferentzia|izena=Eric|abizena=Dubay|izenburua=The South Pole Does Not Exist!|url=http://www.atlanteanconspiracy.com/2015/06/south-pole-does-not-exist.html|aldizkaria=AtlanteanConspiracy|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. 1938-39an [[nazi]]ek [[Suabia Berria]] izeneko eremua erreklamatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Eric|abizena=Niiler|izenburua=Hitler Sent a Secret Expedition to Antarctica in a Hunt for Margarine Fat|hizkuntza=en|url=https://www.history.com/news/hitler-nazi-secret-expedition-antarctica-whale-oil|aldizkaria=HISTORY|sartze-data=2020-03-29}}</ref> eta base militar sekretua ere eraiki zuten bertan<ref>{{Erreferentzia|izena=Callum|abizena=Hoare|izenburua=Hitler's Antarctica plan EXPOSED: Royal Navy uncovered HIDDEN Nazi base, documents reveal|hizkuntza=en|data=2019-02-06|url=https://www.express.co.uk/news/weird/1082919/adolf-hitler-antactica-exposed-royal-navy-nazi-base-spt|aldizkaria=Express.co.uk|sartze-data=2020-03-29}}</ref>. Horregatik konspirazio teoria asko egon dira Antartikako base sekretuen inguruan.