Leintz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
6. lerroa:
 
== Historia ==
[[XII. mendea]]ren amaieran, zehazki [[1181]]ean, [[Antso VI.a Nafarroakoa]] Jakituna erregeak, gaur egungo [[Gipuzkoa]] hiru [[Tenentzia|tenentziatan]] banatu zuen: Aitzorrotzekoa, Gipuzkoakoa eta Donostiakoa. Aitzorrotzekoak [[Deba ibaia]]ren arro osoa hartzen zuen, eta bere egoitza [[Aitzorrotzeko gaztelua]]n izan zuen. [[1199]]an, [[Gasteiz]] zenbait hilabetez gosez setiatu ondoren, bertako biztanleek, [[Antso VII.a Nafarroakoa]] Indartsua erregearen baimenarekin, gaztelar armadaren aurrean amore eman zuten.
 
Ondoren, eta [[Frantzia]]rako bide nagusia Aitzorrotzeko tenentziak kontrolatzen zuen lurraldetik igarotzen zenez, gaztelar armada Aitzorrotzera iritsi eta gaztelua hartu zuen gudu baten ondoren, jarraian, Aitzorrotzekoaren kontrolpean zegoen Santa Barbarakoa ere hartuz.