Hegoburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
205. lerroa:
 
=== 1950tik aurrera ===
[[1956]]ko [[urriaren 31]]ra arte ez zuten gizakiek Hego Poloan berriz oin bat jarri, Estatu Batuetako Armadako [[George J. Dufek]] almirantea buru zuen talde bat han R4D-5L Skytrain ([[C-47 Skytrain]]) hegazkin batean lurreratu zenean. AEBetako Hego Poloko [[Amundsen-Scott basea|Amundsen-Scott estazioa]] airez ezarri zen 1956-1957 bitartean [[Nazioarteko Urte Geofisiko]]rako, eta, ordutik, etengabe egon da ikerketako eta laguntzako langilez hornitua.
 
Amundsen eta Scotten ondoren, Hego Polora lurretik iritsi ziren hurrengoak [[Edmund Hillary]] (1958ko urtarrilak 4) eta [[Vivian Fuchs]] (1958ko urtarrilak 19) eta euren taldeak izan ziren, [[Commonwealtheko Trans-Antartika Espedizioa]]n. Ondoren, espedizio asko egon dira Hego Polora lur gainetik iritsi direnak, Havola, [[Albert P. Crary|Crary]] eta [[Ranulph Fiennes|Fiennesenak]] barne. Polora iritsi zen lehen emakume taldea [[Pam Young]], [[Jean Pearson]], [[Lois Jones]], [[Eileen McSaveney]], [[Kay Lindsay]] eta [[Terry Tickhill]] izan ziren 1969an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=First women at Pole|url=http://www.southpolestation.com/trivia/igy2/welch/jones.html|aldizkaria=www.southpolestation.com|sartze-data=2020-03-28}}</ref>. 1978-79an Michele Eileen Raney Hego Poloan negua eman zuen lehen emakumea izan zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Antarctic Sun: News about Antarctica - Famous Firsts|url=https://antarcticsun.usap.gov/features/1954/|aldizkaria=antarcticsun.usap.gov|sartze-data=2020-03-28}}</ref>.
 
1987an [[Patriot Hillseko kanpamentu nagusia]]n laguntza logistikorako basea ezarri ondoren, Hego Poloa eskuragarriagoa egin zitzaien gobernuz kanpoko espedizioei.
 
== Ondarea ==