Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
:Beste kontuari buruz (Idiazabalgo alkatearen izena aldatzea), begira, hori ariketa ona izan daiteke goian aipatu dizudan wikidatan zure lehen aldaketa egiteko. [[Idiazabal]] artikulura bazoaz, ezkerreko aukeren artean ikusiko duzu "Wikidata itema" dioen bat dagoela. Hor sakatuta, Idiazabalgo datuak dituen orri batera iritsiko zara, Wikidatan dagoena. Wikidata da wikipedia guztiek erabili ditzaketen datuak gordetzen dituen gunea. Idiazabalgo wikidata orrian dauden datuen artean, batek dio "head of government". Horrek eskuinean duen "edit" aukera sakatuta, aldatu dezakezu alkatearen izena. Hala ere, alkate berri horren orririk ez badago wikidatan bertan, ez dizu utziko. Orduan, lehenengo alkate berriaren izena duen orri bat sortu behar duzu. Horretarako, wikidatan bertan, ezkerreko zutabean sakatu "create a new item" eta bete alkate berriaren datuak. Zein datu sartu behar duzun jakiteko, begiratu aurreko alkatearen orriak zituen datuak, [https://www.wikidata.org/wiki/Q14083739 hemen]. Horren pareko orri bat egin behar duzu.
:Badakit apur bat korapilatsua dela, hasieran, esan dizudan guztia ondo egitea. Probatu nahi baduzu, saiatu, eta ezin baduzu, esan niri alkate berriaren izena eta nik sortuko dut orria.--[[Lankide:Assar|Assar]]; [[Lankide eztabaida:Assar|(erantzun hemen)]] 22:55, 27 martxoa 2020 (CET)
::Kaixo berriro. Oso ondo egin duzu. Oraindik wikidatan existitzen ez diren biografien kasuan infotaula automatikoak funtzionatu dezan, kontua da lehenengo wikidata itema sortu behar duzula, Idiazabalgo alkatearen kasuan egin duzun bezala ([https://www.wikidata.org/wiki/Q88807726 hau]), eta wikidata orri horretan bertan, beheko aldean, "Wikipedia" jartzen duen tokian, euskarazko artikuluarekin lotu behar duzu. Nola? Sakatu "Wikipedia" alboan dagoen "Edit" botoia, eta azpian "wiki" jartzen duen tokian "eu" idatzi (euskarazko wikipediarekin lotu nahi duzula adierazteko) eta eskuinean pertsonaren izena. Amaitzeko, gorde. Hori egin ondoren, biografietako taulak funtzionatuko dizu.
::Niri erantzuteko, "erantzun hemen" sakatu ondoren, goiko aldean ageri diren aukeren artean aukeratu "Gehitu atala", idatzi gaiaren izenburua (izan daiteke "Biografiak kategorizatu eta wikidatan sartu", nik zure eztabaida orrian jarri dudanaren jarraipena dela jakiteko) eta sartu zure iruzkina. Eta ez ahaztu amaieran zure sinadura jartzea, horretarako testua sartzen den kutxa gaineko barrako hirugarren botoia erabili behar duzu (lehen bi botoiak testu lodia eta testu etzana sartzekoak dira). Amaitzeko, kutxa azpiko "Aldaketak argitaratu". --[[Lankide:Assar|Assar]]; [[Lankide eztabaida:Assar|(erantzun hemen)]] 15:08, 28 martxoa 2020 (CET)