Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
2. lerroa:
 
== Biografiak kategorizatu eta wikidatan sartu ==
 
Egun on, Zopizarren!
 
Eskerrik asko Euskal Herriko pertsonen biografiak sortzeagatik. Gauzatxo bat bakarrik: wikipedian artikulu berri bat sortzen denean, kategorizatu behar izaten da (jadanik sortuta dauden kategorietan sartu, edo kategoria berriak sortu). Begira nik nola egin dudan [[Josefa Ignacia Albisu]] artikuluarekin, beheko aldean orain ikusten da "Donostiarrak" eta "Gipuzkoako pilotariak" kategoriatan dagoela. Bestalde, komenigarria da, baita ere, artikulu bakoitzaren wikidata elementua sortzea, eta gero wikidatan sartzea pertsonari buruzko datuak; horrela, <nowiki>{{biografia infotaula automatikoa}}</nowiki> txantiloia erantsita artikuluari, infotaula txukuna sortzen da.
 
Ikusi dut hainbat biografia artikulu sortu dituzula, eta ez daukate ez kategoriarik ez wikidata elementurik. Mesedez, gehituko ahal dizkiozu? Ez badakizu nola egin, abisatu. Eskerrik asko.--[[Lankide:Assar|Assar]]; [[Lankide eztabaida:Assar|(erantzun hemen)]] 08:54, 27 martxoa 2020 (CET)
:Kaixo berriro. Ikusi dut posta elektroniko bidez erantzun didazula. Ez da beharrezkoa horrela egitea, hobe da nire eztabaida orrian erantzutea, nik zure eztabaida orrian orain erantzuten ari naizen moduan. Mezu honen amaieran, nire erabiltzaile izena agertzen den tokian, eskuinean parentesi artean jartzen du "erantzun hemen". Hor erantzun ahal didazu oraindik aurrera.
:Esan dizkidazun gauzaei buruz, [https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/4940 argazkiari dagokionez], hor ikusten da bere lizentzia CC-BY-NC dela. Azken klausula horrek, NC, esan nahi du "Non Commercial", alegia, argazkia ezin dela erabili helburu komertzialekin. Wikipediak ezin ditu onartu lizentzia horiek, horregatik ezin dira igo hona. Wikipedian erabili daitezkeen irudiak CC0, CC-BY eta CC-BY-SA dira.
:Beste kontuari buruz (Idiazabalgo alkatearen izena aldatzea), begira, hori ariketa ona izan daiteke goian aipatu dizudan wikidatan zure lehen aldaketa egiteko. [[Idiazabal]] artikulura bazoaz, ezkerreko aukeren artean ikusiko duzu "Wikidata itema" dioen bat dagoela. Hor sakatuta, Idiazabalgo datuak dituen orri batera iritsiko zara, Wikidatan dagoena. Wikidata da wikipedia guztiek erabili ditzaketen datuak gordetzen dituen gunea. Idiazabalgo wikidata orrian dauden datuen artean, batek dio "head of government". Horrek eskuinean duen "edit" aukera sakatuta, aldatu dezakezu alkatearen izena. Hala ere, alkate berri horren orririk ez badago wikidatan bertan, ez dizu utziko. Orduan, lehenengo alkate berriaren izena duen orri bat sortu behar duzu. Horretarako, wikidatan bertan, ezkerreko zutabean sakatu "create a new item" eta bete alkate berriaren datuak. Zein datu sartu behar duzun jakiteko, begiratu aurreko alkatearen orriak zituen datuak, [https://www.wikidata.org/wiki/Q14083739 hemen]. Horren pareko orri bat egin behar duzu.
:Badakit apur bat korapilatsua dela, hasieran, esan dizudan guztia ondo egitea. Probatu nahi baduzu, saiatu, eta ezin baduzu, esan niri alkate berriaren izena eta nik sortuko dut orria.--[[Lankide:Assar|Assar]]; [[Lankide eztabaida:Assar|(erantzun hemen)]] 22:55, 27 martxoa 2020 (CET)