Diru-paper: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa:
== Suntsitzea ==
[[Fitxategi:Shredded US Dollar Notes rear view.jpg|thumb|Diru-paper birrindua]]
Diru-paper bat egunero izan duen [[Higadura|higaduragatik]] ateratzen da zirkulaziotik . Bileteak sailkatzeko makina batetik igarotzen dira beren benetakotasuna eta zirkulatzeko gaitasuna zehazteko. Zirkulatzeko gai ez direla esan daiteke, gastatuta, zikinak, hondatuta, [[Mutilatu|mutilatuta]] edo puskatuta badaude. Egokiak ez diren bileteak Banku Zentralera itzultzen dira, linean modu seguruan suntsi daitezen, abiadura handiz bileteak sailkatzeko makinen bidez. Makina horiek zeharkako [[Birringailu|birrintzeko]] gailu bat erabiltzen dute, P-5 segurtasun-maila duen papera birrintzeko makina baten antzekoa (30 mm² baino gutxiagoko piezak), DIN 66399-2 arauaren arabera. Horrela, billetea 500 pieza txikitan suntsitzen du eta berreraikitzea sahiesten du,billete askoren zatiak nahastuta daudelako.

<br />
 
== Eusko (Euskal Moneta) ==
'''Euskoa''' [[Euskal Moneta]] erakundeak jaulkitako [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Tokiko diru|tokiko dirua]] da, [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrian]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaian]] erabiltzen dena. Diru hori [[2013|2013ko]] [[Urtarrilaren 31|urtarrilaren 31n]] jaio zen, Euskal Moneta Ekologiko eta Solidarioa Sortzeko Elkartearen eskutik. [[2013|2013an]] 370 saltokitan erabilgarri da.
 
=== Ezaugarriak ===
Euskoa zentimotan zatitzen ez den dirua da, eta [[Euro|euroaren]] balio bera du. Hala, erabiltzerako orduan, produktu baten prezioaren euro osoak euskoekin ordain daitezke, baina zentimoak [[Euro|eurotan]] ordaindu behar dira. Adibidez, 3,50 euroko produktu bat '''3 eusko''' eta '''50 euro-zentimo'''ren truke eskura daiteke.
 
Tokiko diruaren erabilera bultzatzea helburu, dirua [[Euro|eurotik]] eta euskora aldatzean 1 € = 1 EUSKO trukea aplikatzen da. Aldiz, euskotik eurora diru aldaketa egitean, balioaren % 5 kenduko zaio, hau da, eusko baten truke 0,95 euro eskuratuko ditugu. Hala, euskoa dirutzat erabiltzen jarraitzea bultzatu nahi da.
 
Billete formatuan jaulkita, 1, 2, 5, 10 eta 20 euskoko billeteak daude. Ez dago [[txanpon]] formaturik.
 
Billeten disenuak Ramuntxo Partarrieuk eginikoak dira, Bob Edmek egindako argazkien gainean. Argazkiotan [[Euskal Herria]] edota [[Euskara|euskararekin]] lotura duten irudiak ageri dira:
 
* '''1 eusko'''ko billetea [[Urdin|urdina]] da, eta [[txalaparta]] ageri da.
* '''2 eusko'''ko billetea [[Gorri|gorria]] da, eta [[Euskal dantzak|euskal dantzen]] irudia darama.
* '''5 eusko'''ko billetea [[Gris|grisa]] da, eta Iparraldeko [[nekazaritza]]-lurraren irudi bat erakusten du.
* '''10 eusko'''ko billetea [[Hori|horia]] da, eta irudian [[Arbel|arbela]] ikus daiteke, ''NOR NORI NORK'' euskarazko aditz sistema mota idazten ari den emakumezkoarekin.
* '''20 eusko'''ko billetea [[More|morea]] da, eta irudian [[industria]] guneko [[Garabi|garabiak]] daude.
 
== Erreferentziak ==
31 ⟶ 51 lerroa:
<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Banknote|hizkuntza=en|data=2020-03-16|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Banknote&oldid=945771485|sartze-data=2020-03-17|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>
<ref>{{Erreferentzia|izena=European Central|abizena=Bank|izenburua=Billetes|hizkuntza=es|url=https://www.ecb.europa.eu/euro/banknotes/html/index.es.html|aldizkaria=European Central Bank|sartze-data=2020-03-17}}</ref>
<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Billetes y monedas, educación, Banco de México|url=https://anterior.banxico.org.mx/divulgacion/billetes-y-monedas/billetes-monedas.html|aldizkaria=anterior.banxico.org.mx|sartze-data=2020-03-17}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eusko (Euskal Moneta)|hizkuntza=eu|data=2019-11-28|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Eusko_(Euskal_Moneta)&oldid=7232395|sartze-data=2020-03-27|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref>
{{erreferentzia_zerrenda}}