XML: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Markaketa lengoaia hedagarria''' ('''XML''') xede orokorreko [[markaketa lengoaia]] da. [[Lengoaia hedagarri]] moduan sailkatuta dago, erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera baitute. Egituratutako datuak informazio sistema ezberdinen artean partekatzea da bere helburu nagusia, batez ere [[Internet]]en bitartez. Bai dokumentuak kodetzeko bai datuak seriatzeko erabiltzen da. Azken kasu honetan, testuan oinarritzen diren beste seriatze lengoai batzuekin parekatu daiteke, hala nola [[JavaScript Object Notation|JSON]] eta [[YAML]].
 
==ApplikazioakAplikazioak==
 
Hedagarri denez gero XMLn oinarritutako ehunka formatu garatu dira helburu desberdinekin, adibidez [[RSS]], [[Atom (standard)|Atom]], [[SOAP]], [[SVG]], eta [[XHTML]]. XMLn oinarritutako formatuak ere bulegotikarako erabiltzen dira ([[Microsoft Office|Microsoft Officeko]] [[Office Open XML]], [[OpenOffice.org|OpenOffice]] eta [[LibreOffice|LibreOfficeko]] [[OpenDocument]]), baita beste arlo batzuetan ere, komunikazio-protokoloak definitzeko esaterako ([[Extensible Messaging and Presence Protocol|XMPP]]). Bezero/zerbitzari ereduan erabiltzen diren SOA(''Service-oriented architecture'') protokoloan makinek XML mezuak trukatzen dituzte.