Enbaxadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Enbaxadorea''', atzerriko gobernu baten edo nazioarteko erakunde baten aurrean akreditatutako funtzionari diplomatiko bat da, bera jaio den herrialdearen ordezkari bezala lan...
(Ez dago alderik)

15:30, 14 uztaila 2008ko berrikusketa

Enbaxadorea, atzerriko gobernu baten edo nazioarteko erakunde baten aurrean akreditatutako funtzionari diplomatiko bat da, bera jaio den herrialdearen ordezkari bezala lan egiteko. Ohiko hizkeran, atzerriko hiriburu batetan aurkitzen den ordezkariari esaten zaio enbaxadore. Herrialde hartzaileak, enbaxadoreari, enbaxada izeneko lurralde propio eta zehatz bat ematen dio, inmunitate diplomatikoa duena.

Bi herrialden arteko diplomazia kasuetan, enbaxadoreak eta enbaxadak, estatu interesa duten gaiei buruz jarduten dute, ordezkatzen den herrialdea eta herrialde hartzailearen artean. Gai horiek, politika, ekonomia, diplomazia, kultura, turismo edo komertzioari buruzkoak izan daitezke, baita itunak eta nazioarteko harremanetan egon daitezkeen beste gai asko ere.

Estatu akreditatzaileak, atzerriko herrialde horretan hiritar gutxi baditu, aipaturiko funtzioez gain, kontsulatu batenak gehitzen dira misio diplomatiko beraren barnean, non, enbaxada duen herrialdean bizi diren bere herrialde bereko hiritarren arazo eta gaiak jorratuko dituen. Atzerrian dauden bere herrialdeko hiritarren segurantza bermatzeko lan egingo du, eta bere herrialdeko gobernua eta herrialde hartzailearen arteko mezularia ere izango da.