Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t geh
11. lerroa:
 
Kezka horrek akuilatuta, kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen Etxanizek. Hura hasi zen zenbait tango, runba, pasodoble eta modako beste doinu batzuk moldatzen eta euskaratzen. Haren ekarpenak segida izan zuen; izan ere, handik gutxira [[dantza]] talde batzuk -Azkoitiko [[Kontrapuntoak]] eta Bilboko [[Soroak laukoa|Soroak]], besteak beste- hasi ziren kantu zaharrak modu berrian ematen. Eta horien atzetik etorri ziren besteak, egoera irauli zutenak. Tunelaren ilunean argia ikusten hasi zen. Nemesio Etxanizi zor zaio [[Euskal Kantagintza Berria]]ren aitatasuna (espirituala, bederen).
 
== Gizalegearen alde konprometitua ==
1968 hasieratik erregimen frankistak askotariko errepresio ekintzak egin zituenean, gogor salatu zituen agertzen ari ziren tortura kasu larriak, haietako batzuk [[Meliton Manzanas]] torturatzaile ezagunak eraginda. Bere kristau sinesmenean oinarrituta, poliziak eragindako giza eskubideen urraketen eta agintarien utzikeriaren berri idatziz helarazi zizkion Gipuzkoako gobernadore zibilari.
 
== Lanak ==