Sistema eragile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
64. lerroa:
==== Sistema eragileen arazo edo eragozpenak ====
 
Sistema eragileak handiak, konplexuak eta garestiak ziren, ez baitzen lehenago antzeko ezer eraiki eta ordura arte eraiki ziren proiektuak espero zena baino askoz garestiagoak izan ziren; gainera, hauek eraikitzeko denbora ere oso handia izan zen. Horretaz gain, hardwarearen eta erabiltzailearen artean maila bat jartzen saiatu baziren ere, azken honek ezagupen handiak behar zituen programazio-lengoaiaren inguruan sistema erabili ahal izateko. Beste eragozpen handi bat baliabideen gehiegizko erabilpena zen, memoria nagusia eta bigarren mailako memoriak okupatzen baitzituzten; hori gutxi balitz, prozesatze - denbora ikaragarri handia zen. [[Multiprogramazio|Multiprogramazio]] eta partekatutako denbora teknikak hobetzeko arrazoiak hauek izan ziren, batik bat.
 
==== Garatutako sistema eragileak ====
 
'''[[Unix]]''' izan da hamarkada horretako sistema aipagarriena, bere ondorengoak oraindik martxan baitaude gaur egun. [[Atlas Supervisor]] eta [[OS/360]] sistema eragileazeragileak gain,ere [[1970ekoaipa hamarkada|1970. hamarkadak]] markatu zuen UNIXen hasieradaitezke. [[1960ko hamarkada|1960.1960ko hamarkadaren]] erdialdean [[Multics]] azaltzen da, [[AT&T]] eta [[Unix]]ko Bell laborategiek aurrera eramandako sistema eragilea, erabiltzaile eta [[Multiataza|ataza anitzekoa]], maila altuko lengoaia batean idatzitako gutxietakoa izanik. Bertan garatu ziren kontzeptu asko mantendu dira eta eragina izan dute gaur egungo SE guztietan. Gainera, Unix izan zen [[TCP/IP eredu|TCP/IP protokoloa]] inplementatu zuen lehen sistema.
 
[[Programazio Logikoa|Programazio logikoko]] atalean, [[Prolog]]en lehen inplementazioa azaldu zen; gainera, [[Smalltalk]] ere asmatu zen, [[Objektuetara bideratutako programazioa|Objektuetara bideratutako programaziorako]] gakoa izan zen lengoaia.
 
'''[[CP/M]]''': (Control Program for Microcomputers) Intel 8080 mikroprozesagailuarentzat Gary Kildallek garatutako sistema eragilea izan zen. [[1970eko hamarkada|1970. hamarkadako]] sistema eragile famatuenetakoa izan zen konputagailu pertsonalen arloan. Nahiz eta IBM PCn exekutatzeko eraldatua izan zen, IBMk MS-DOS aukeratu izanak Digital Researchekin porroto izan eta gero, [[CP/M]]ren erabilera ikaragarri jaistea egin zuen, desagerrarazi arte. [[CP/M]] Control Program/Monitor zeritzon hasiera batean; aurrerago, Control Program for Microcomputers izena hartu zuen. Garai hartan, zeharkako barrak (/) "-rentzako diseinatua" esan nahi zuen, nahiz eta aurrerago Gary Kildallek hura birdifinitu zuen. Momentu hartatik aurrera, [[CP/M]] lehen mikro - ordenagailuen industriako estandar bilakatu zen. Urte batzuk geroago, IBMk [[MS-DOS]] aukeratu izana bere ordenagailuetarako haren porrot handiena eragin zuen, azkenean desagertu egin zen arte.